Udako lantegiak: Zomorroak, landareak eta beste animalia batzuk

Hasiera: Asteartea, 2022(e)ko Ekainaren 28a

Amaiera: Ostirala, 2022(e)ko Irailaren 02a

Ekainaren 28tik irailaren 2ra.
Asteartetik ostiralera, jaiegunak izan ezik, 11:30- 13:30.
6-12 urte bitartekoentzat.
Lantegi elebiduna. Doakoa Museoaren sarrerarekin.

(*) OHARRA: ekainaren 28tik uztailaren 3ra bitarteko astean aldez aurretik izena eman beharko da tailerretan, eta edukiera 15 parte-hartzailera mugatuko da.

 

Naturako gaiak irudikatuko ditugu, eta, horretarako, itsas hondoaren, mendien eta beste leku askoren diorama tridimentsionalak eraikiko ditugu; gero, habitat bakoitzean aurki ditzakegun animalia eta landareak irudikatuko dituzten eskulturak sortuko ditugu.

Horri guztiari esker, teknika artistiko ugari aztertu ahal izango ditugu.

Jarduera hau aire zabalean egingo da, denborak ahalbidetzen badu.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand