Filmategiaren zikloak: Jazzinema 2022

Hasiera: Osteguna, 2022(e)ko Uztailaren 07a

Amaiera: Osteguna, 2022(e)ko Uztailaren 28a

Euskadiko Filmategiak Jazzinema zikloarekin emango dio amaiera denboraldiari eta uztailean lau film proiektatuko ditu Euskadiko hiru jazz jaialdi handiekin bat eginik (Getxo, Gasteiz eta Donostia). Programak klasiko zaharrak eta modernoak biltzen ditu, hala nola Miles Davisen soinu-banda monumentala duen Urkamendirako igogailua, eta Spike Leeren Mo’ Better Blues, baita Newporteko 1958ko jaialdian parte hartu zuten artisten gainean iaz 4K-n zaharberritutako dokumental bat eta Thelonious Monki buruzko beste bat ere.

Uztailaren 7an, 14an, 21ean eta 28an, 19:00etan
Artium Museoaren Emanaldi aretoan.
Prezioa: sarrera orokorra, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €. 25 urtez azpikoak: sarrera doan (Museoaren txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoaren txartel-leihatilan eta online.

Uztailaren 7an
Jazz on a Summer’s Day. Bert Stern, 1959. 85’ 
Ingelesa, gaztelaniazko eta euskarazko azpitituluekin. 

Herrialdea: AEB . Ekoizpena: Galaxy Productions, Raven Films. Gidoia: Albert D’Annibale, Arnold Perl. Argazkia: Aram Avakian, Courtney Hafela, Ray Phealan, Bert Stern. Muntaketa: Aram Avakian. Musika: Zenbait egile. Aktoreak: Louis Armstrong, Mahalia Jackson, Gerry Mulligan, Dinah Washington, Chico Hamilton, Anita O’Day, George Shearing, Jimmy Giuffre, Chuck Berry, Jack Teagarden, Thelonious Monk, Big Maybelle. 

Dokumental honek 1958. urtean Newport Jazz Festival jaialdian elkartu ziren jazz musikari handienetako batzuen soinuak eta interpretazioak biltzen ditu. Beti laino artean eta zuri-beltzean filmatu diren jazzaren inguruko aurreko filmak ez bezala, pelikula hau kolore bizian grabatuta dago. Besteak beste, Louis Armstrong, Thelonious Monk, Anita O’Day eta Mahalia Jackson musikariak entzuten ditugun bitartean, hondartzen, itsasoko txalupen, dantzan ari diren bikoteen edota kontzertuko ikusleen aurpegi liluratuen irudiak ikuskizun beraren irudiekin gurutzatzen dira.

Aurkezpena: Alberto Ibarrondo  

 

Uztailaren 14an 
Mo’ Better Blues. Spike Lee, 1990. 129’ 
Ingelesa, gaztelaniazko azpitituluekin 

Herrialdea: AEB. Ekoizpena: Universal, 40 Acres & A Mule Filmworks. Gidoia: Spike Lee. Argazkia: Ernst Dickerson. Muntaketa: Sam Pollard. Musika: Bill Lee. Aktoreak: Denzel Washington, Spike Lee, Wesley Snipes, Giancarlo Esposito, Robin Harris, Joie Lee, Bill Nunn, John Turturro, Dick Anthony Williams, Cynda Williams, Nicholas Turturro. 

Bleek Gilliam tronpeta-jotzailea eta Shadow Henderson saxofoi-jotzailea klub ziztrin batean jotzen duen jazz-boskote baten buru dira. Shadow bandako protagonista nagusia da, eta Bleeki ere bizitza ondo doakio. Baina hainbat arazo sortzen dira eta erabaki zailak hartu behar dituzte. Alde batetik, Bleekek aurpegia atera behar du taldeko managerraren alde: laguna jokora emana da eta dirua uzten diotenek sarri jipoitzen dute. Bestetik, tronpeta-jotzaileak bi amodio-harreman paralelo ditu eskola-maistra batekin eta abeslari batekin, eta bien artean aukeratu behar du. Gainera, Bleeken eta Shadowren arteko lehia profesionalak arriskuan jartzen du bandaren etorkizuna.

Aurkezpena: Josemi Beltrán  

 

Uztailaren 21ean 
Ascenseur Pour L’Échafaud (Urkamendirako igogailua). Louis Malle, 1957. 88’. 
Frantsesez, euskarazko azpitituluekin

Herrialdea: Frantzia. Ekoizpena: Nouvelles Éditions de Films (NEF). Gidoia: Roger Nimier, Louis Malle, Noël Calef. Argazkia: Henri Decaë. Muntaketa: Léonide Azar. Musika: Miles Davis. Aktoreak: Jeanne Moreau, Maurice Ronet, Georges Poujouly, Yori Bertin, Jean Wall, Elga Andersen, Sylviane Aisenstein, Micheline Bona, Gisèle Grandpré, Jacqueline Staup.

Julien Tavernierrek, Indotxinako gerran paraxutista ibilitako gizon batek, maitasun harreman bat du Florencekin. Simon Carala izeneko enpresaburu baten emaztea da Florence; Julienen nagusiaren emaztea, hain zuzen. Beren harremana isilpean gordetzeaz nekatuta, bi maitaleek Simon hiltzea erabakiko dute, hilketa suizidio gisa aurkeztuta. Julienek, ordea, susmoak sorraraz ditzakeen soka bat kentzea ahaztu du, eta eraikinera itzuliko da. Une horretantxe, segurtasun zaindariak argia eten eta ateak itxiko ditu. Protagonista, ondorioz, igogailuaren barruan harrapatuta geratuko da. Bitartean, bi gaztetxok haren autoa lapurtuko dute.  

 

Uztailaren 28an 
Thelonius Monk: Straight No Chaser. Charlotte Zwerin, 1988. 93’. 
Ingelesa, gaztelaniazko azpitituluekin  

Herrialdea: AEB. Ekoizpena: Malpaso Productions, Michael Blackwood Productions, Monk Film Project. Argazkia: Christian Blackwood. Musika: Dick Hyman. Aktoreak: Thelonious Monk, Jimmy Cleveland, Harry Colomby, John Coltrane, Ray Copeland, Nica de Koenigswarter, Tommy Flanagan, Larry Gales, Johnny Griffin, Barry Harris, Bob Jones. 

Thelonious Monk (1917-1982) jazzeko pianojotzailearen bizimoduari buruzko film dokumentala. Monk eta bere taldearen zuzeneko kontzertuak biltzen ditu, eta ezohiko artista honen lagunei eta familiartekoei egindako elkarrizketak ere ezagutzera ematen ditu.

 

Programaren liburuxka (pdf)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand