Familientzako lantegiak. 2022ko ekaina

Hasiera: Larunbata, 2022(e)ko Ekainaren 04a

Amaiera: Igandea, 2022(e)ko Ekainaren 26a

Mini Artium eta Good Afternoon Artium!, familientzako jarduerak asteburuan.

Mini Artium

Igande goizetan, txikienek eta haien laguntzaileek Museoko erakusketetan arte garaikidea deskubritzeko eta lantegian era askotako teknika eta materialekin esperimentatzeko aukera dute.

3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 11:15etik 12:30era
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

 

Ekainaren 5ean, igandea
Historiak. Eta gure marrazkiek geruza asko izango balituzte? Eta bakoitzak bere historia kontatuko balu? Zer gertatuko litzateke horiek guztiak batuko bagenitu? Paper gardenekin eta pintura opakuekin lan egingo dugu. Natalia Albénizekin.

Ekainaren 12an, igandea
Adiskideak. Ausartzen al zara pertsonaia bat asmatzen? Museoko bisitan, formak eta koloreak bilduko ditugu, eta, ondoren, lantegian konbinatu egingo ditugu, alegiazko izaki talde bati bizia emateko. Andrea Ríosekin.

Ekainaren 19an, igandea
Zure udako postalak. Erakusketetako irudiak aukeratu eta postalak egingo ditugu aurtengo oporretan bidaltzeko. Estíbaliz Aguirrerekin.

Ekainaren 26an, igandea
Errepikatu nirekin. Nestor Sanmiguel Diest-en lanaren eta naturak berak sortzen dituen forma geometrikoen bidez, patroi bat zer den ulertuko dugu, konposizioen erritmoei erreparatuko diegu eta lantegian sortuko ditugun piezekin jolastuko gara, irudien errepikapena oinarri hartuta. Alice Cearretarekin.

--

Good Afternoon, Artium!

Larunbat arratsaldean, haurrak eta haien laguntzaile helduak arte garaikideari hurbil dakizkioke eta, aldi berean, ingelesa praktikatu. Museoko erakusketen bisita egiteaz gainera, haurrek askotariko metodo eta gaiekin esperimentatzeko aukera izango dute lantegian. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

6-12 urte bitarteko haurrentzat. Ingelesez
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 17:30etik 19:00etara
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

 

Ekainaren 4an, larunbata
Herstory. Lantegi honetan, lehendabizi, emakumezko pertsonaiak bilatuko ditugu museoko artelanetan. Aukeratutako lanaren aurrean, honako galdera hauei erantzungo diegu: nor da? Non dago? Zer gertatzen zaio? Zergatik? Gero, lantegian, pertsonaia bat sortu eta lau binetatan marraztuko dugu. Bineta bakoitzak lau galderetako bati erantzungo dio. Azucena Mongerekin

Ekainaren 11n, larunbata
Abstract painting. Erlea Manerosen unibertso abstraktua deskubrituko dugu istorioak asmatzera jolastuz. Begiradak trukatuz eta ezkutatutako objektuak, formak edo pertsonaiak aurkituz, irudiei begiratzeko denbora izatearen garrantzia ikasiko dugu. Lantegian, formatu handiko margolanekin esperimentatuz gozatuko dugu. Noelia Toférekin

Ekainaren 18an, larunbata
Art landscapes. Era askotako paisaiak daude Artium Museoko artelanetan, eta lantegi honetan horietako batzuk ezagutuko ditugu, perspektiba kontuan hartuta, eta nola aldatzen den gure pertzepzioa, kokatzen garen distantziaren arabera. Geure paisaia sortuko dugu pop up izeneko teknika tridimentsionala erabiliz. Noelia Toférekin

Ekainaren 25ean, larunbata
At our pace. Jarduera honen bidez, Nestor Sanmiguel Diest artistaren lana ezagutuko dugu. Elementuen errepikapenak, erritmoak eta patroiak dituzten lanak ikusi eta, ondoren, lantegian horrelako baliabideekin lan egingo dugu. Andrea Ríosekin

 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand