Deskargatu programa osoa (pdf)
Bisita bereziak: Bilduma bere gordailuetan
20. urteurrenaren testuinguruan, Artium Museoak bisita-programa bat prestatu du museoaren pintura-gordailuetan ezarritako erakusketa batera.
Urtean ia ehun pieza utzi ohi dira maileguan beste zentro, erakusketa areto eta museo batzuen proiektu eta erakusketetarako. Eta lehen aldia da obra multzo garrantzitsu hori gordailututa dagoen espazioan bertan ikusi ahal izango dena. Ez dute zertan izan merkatuan balio handiena duten obrak, ezta berrienak ere; harremanak eraikitzeko eta museoko profesionalen eta publikoen arreta erakartzeko duten ahalmenak nabarmentzen ditu pieza hauek.
Apirilak 14, 15,16, 17 eta 18. 11:30
Eta hilabete bakoitzeko lehenengo larunbata. 11:30.
Informazioa eta erreserbak: 945209020. Onlineko erreserba
Bisita gidatu gehiago: erakusketetako ibilbideak
Apirilak 14, 15,16, 17 eta 18. 12:30ean eta 17:30ean
Ikusi hemen ibilbide gidatuen programa osoa
Ikusi hemen Artium Museoaren Aste Santurako erakusketa guztiak
Aste Santuko lantegiak: Mugikariak
6-12 urte bitarteko haurrentzat
Pentsatzeko leku bat. Arte-eskola eta -praktika esperimentalak Euskal Herrian (1957-1979) erakusketako mugikariak oinarritzat harturik, geureak sortzeko aukerak aztertuko ditugu.
Apirilak 14, 15, 18, 20, 21 eta 22: 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era
Apirilak 16 eta 23: 11:30etik 13:30era
Elebiduna: euskaraz eta gaztelaniaz.
Lantegi irekiak. Sarrera doakoa leku bete arte.
Miaketa-koadernoa. Familientzako berezia
Miaketa-koadernoak museoko erakusketetan gida gisa erabiltzeko tresnak dira, modu bizi eta dibertigarrian artisten lana ezagutu eta esperimentatzera gonbidatzen zaituztenak. Horretarako, informazioarekin batera galderak aurkituko dituzu. Erantzunen bila, erakusketa-aretoetan barrena ibili beharko duzu eta hango proposamenak ezagutuz joango zara.
Koaderno bat amaitutakoan, eraman ezazu museoko txartel-leihatilara. Bertan, gonbidapen bat emango dizute beste egun batean itzultzeko; baita ohar-koaderno bat ere, zure esperientziaren parterik interesgarrienak idazteko.
Aste Santu honetan, Pentsatzeko leku bat. Arte-eskola eta –praktika esperimentalak Euskal Herrian (1957-1979) erakustearen miaketa-koadernoa ezagutuko dugu.
Hilabete osoan, doako sarrera erakusketetara, museoaren 20. urteurrena ospatzeko.
Ordutegiak
Apirilak 9, 10, 11:00etatik 20:00etara (etengabe)
Apirilak 11 (astelehena), itxita
Apirilak 12, 13, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
Apirilak 14,15,16,17 eta 18, 11:00etatik 20:00etara (etengabe)
Apirilak 19 (asteartea), itxita
Apirilak 20, 21 eta 22, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
Apirilak 23 eta 24, 11:00etatik 20:00etara (etengabe)