Artium txikia
3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Igande goizetan, txikienek eta haien laguntzaileek Museoko erakusketetan arte garaikidea deskubritzeko eta lantegian era askotako teknika eta materialekin esperimentatzeko aukera dute.
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 11:15etik 12:30era
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020
Artium txikia lantegiak apirilean
Apirilaren 3an, igandea
Geometriak airean. Gaur eskulturaren arloa aztertzea proposatzen dizuegu, Pentsatzeko leku bat erakusketan dauden adibideekin. Forma geometrikoekin eta hainbat materialekin lan egingo dugu, haien aukerekin jolastuz. Andrea Ríosekin.
Apirilaren 10ean, igandea
Gorputzak. Inoiz pentsatu al duzu gure gorputzak zer forma izan ditzakeen? Nola ikusten dira kanpotik hartzen dugun posizioaren arabera? Lantegi honetan nola harrapatu aztertuko dugu. Natalia Albénizekin.
Apirilaren 17an, igandea
Eskalak. Biokek sortutako altzarien forma eta koloreekin, asmatutako espazio baten maketa diseinatuko dugu. Estíbaliz Aguirrerekin.
Apirilaren 24an, igandea
Zeramika. Lantegi honetan gure jostailuak sortuko ditugu zeramikaren teknikarekin esperimentatuz. Azucena Mongerekin.
Good Afternoon Artium!
6-12 urte bitarteko haurrentzat. Ingelesez
Larunbat arratsaldean, haurrak eta haien laguntzaile helduak arte garaikideari hurbil dakizkioke eta, aldi berean, ingelesa praktikatu. Museoko erakusketen bisita egiteaz gainera, haurrek askotariko metodo eta gaiekin esperimentatzeko aukera izango dute lantegian. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 17:30etik 19:00etara
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020
Good Afternoon Artium! lantegiak apirilean
Apirilaren 2an, larunbata
Shape Laboratory. Estanpazio-teknikak esploratuko ditugu hainbat material berrerabiliz. Argitalpen txiki bat sortuko dugu erakusgai horrekin. Azucena Mongerekin.
Apirilaren 9an, larunbata
Body, Dance, light… ACTION! Ion Munduateren antzera, artista garaikide askok dantza, mugimendua eta gorputza erabiltzen dituzte beren lanetan. Gaur argiak, itzalak eta siluetak izango dira gure lantegiko materialak. Noelia Toférekin.
Apirilaren 16an, larunbata
Floating bestiaries. Zein animalia bizi dira museoko aretoetan? Jose Luis Zumetaren lanak inspirazio iturri gisa balioko digu gure piztia erreal edo fantastikoen bestiarioa osatzeko, eta hainbat kolore, material eta testuraren bidez emango diegu bizia. Alice Cearretarekin.
Apirilaren 23an, larunbata
The uncontrolled ink. Txinatar tintarekin esperimentatzen dugu paperaren gainean, zoriak, hutsegiteek eta prozesuan gertatzen diren istripu guztiek eskaintzen dizkiguten aukerak aprobetxatuz. Azucena Mongerekin.
Apirilaren 30ean, larunbata
Bodies. Lantegi honetan gure gorputzak har ditzakeen formak aztertuko ditugu. Nola harrapa ditzakegu? Alice Cearretarekin.