Latxa. María Clè Leal-en eta Sara López de Parizaren elkarrizketa

Hasiera: Astelehena, 2022(e)ko Apirilaren 04a

María Clè Leal moda diseinatzaile gasteiztarrak ardi latxaren artilea erabiltzeko modua ikertu eta garatu du, hondakintzat jotzen den materiala, bere bildumarako oinarri gisa. Artile 'latza' da, bere izenaren jatorriak adierazten duen bezala. Itxura landatarreko material honek, ordea, propietate bikainak ditu.

Artium Museoaren 20. urteurrena dela eta, María Cle Lealek ardi latxaren artilearekin egindako poltsa bat sortu du esklusiban.

Diseinatzaileak hitzaldi honetan bere proiektu berrienaren jatorria eta garapena azalduko ditu, Sara López de Pariza modan espezializatutako kazetariarekin elkarrizketa batean.

Apirilaren 4an, astelehena, 18: 30ean
Artium Museoko Auditorioa
Sarrera doan. Edukiera mugatua

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand