Ikastaroa: Begirada feminista 2022

Hasiera: Larunbata, 2022(e)ko Maiatzaren 07a

Amaiera: Igandea, 2022(e)ko Maiatzaren 08a

Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan

Parte-hartzaileak: Txaro Arrazola, Ivana Bago, Anna Daučíková, Rocío de la Villa, Helen Gorrill, Luisa Posada Kubissa, Elena Roseras.

Zuzendariak: Xabier Arakistain eta Lourdes Méndez.

Artium Museoak, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan ikastaroaren hamalaugarren edizioa antolatu du. Herrialde, diziplina eta belaunaldi batzuetako eta besteetako hizlariak biltzen ditu urtero ikastaroak, artearen arloan ikuspegi feministatik aztertzen edo esku hartzen dutenak. Emakumeen diskriminazioa, zapalkuntza eta esplotazioa salatzeko eta borrokatzeko, ikuspegi horiek diote sexuaren kategoriak arlo soziala, begirada, hizkuntza, artea, haren eremua eta erakundeak egituratzen dituela, dimentsio estetiko eta politikoak uztartuz. Era berean, ikuspegi feministek artistak aztertzen dituzte bizi diren gizarteetan indarrean dauden sexu, etnia eta klaseko gizarte-harremanen sarean, eta, hori egitean, artistek eta haien lanek artean lortu duten aintzatespen desorekatuaren arrazoiak azaltzen dituzte.

Ikastaro honek artista eta artearen teorialari feministen ekarpen nagusien panoramika bat proposatzen dio publiko zabalari, gaur egun aurre egin behar zaien problematika teoriko eta politikoak azpimarratuz, joera androzentriko eta etnozentrikorik gabeko artea eta ezagutza lantzen eta zabaltzen jarraitzeko.

Maiatzaren 7an, larunbata, eta 8an, igandea
Izen-emateak: mezu batean izen-abizenak eta telefonoa izen-emateak@artium.eus helbide elektronikora bidaliz.
Sarrera doan. Toki mugatua; behin betez gero, eskaerak itxaron-zerrenda batean sartuko dira.
 

2022ko ikastaroaren programaren aurrerapena

 Maiatzaren 7an, larunbata
10:30. Materiala banatzea
Sarrera-hitzak: Beatriz Herráez. Euskal Herriko Arte Garaikidearen zuzendaria 
Ikastaroaren aurkezpena. Xabier Arakistain eta Lourdes Méndez. Ikastaroaren zuzendariak,
11:00. Irekiera-hitzaldia: Luisa Posada Kubissa. Filosofoa. Madrilgo Complutense Unibertsitatea. 
12:30. Atsedenaldia
13:00 Hitzaldia: Txaro Arrazola. Artista. UPV/EHUko AAEE Fakultateko irakaslea.
14:30. Atsedenaldia
16:30. Hitzaldia: Ivana Bago. Zagreben bizi den komisario eta idazle independentea. Delve | Institute for Duration, Location and Variables-en sortzaileetako bat.
18:00. Atsedenaldia
18:30. Hitzaldia: Helen Gorrill. Praktika artistiko garaikideen irakaslea eta InGEAR* elkartearen presidentea Dundeeko Unibertsitateko DJCADen (*Intersectional Gender Equality in the Arts Research).
20:00. Lansaioaren amaiera

 Maiatzaren 8an, igandea
10:00. Hitzaldia: Rocío de la Villa. Estetika eta Arteen Teoriako irakaslea. UAM. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa.
11:30. Atsedenaldia
12:00. Hitzaldia: Euskal Emakume Artisten Ikerketa eta Dokumentazio Zentroaren aurkezpena. Elena Roseras. Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren Liburutegi eta Dokumentazio Zentroa sailaren arduraduna.
13:30. Atsedenaldia
15:30. Itxiera-hitzaldia: Anna Daučíková. Artista. Artium Museoaren Not Belonging To and In Solidarity With erakusketa
17:00. Ikastaroaren amaiera

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand