Elkarrizketa: Txaro Arrazola eta Xabier Arakistain

Hasiera: Asteartea, 08 Martxoa 2022

Txaro Arrazolak Artium Museoan duen Ustiaketa bikaina erakusketaren harira, Emakumeen Nazioarteko Egunaren barruan, artistak eta Xabier Arakistain erakusketaren komisarioak solasaldi bat izango dute erakusketan dauden lanen ekoizpen-prozesua berrikusteko.

Txaro Arrazolak 1993an New Yorkeko Bushwick auzo hondatuko fabrika zahar batean zuen estudioko leiho handitik ikusten zuen paisaiaren lehen marrazkiak egin zituenetik ekoitziz joan den Paisajes sociales saileko margolan sorta zabala biltzen du Ustiaketa bikaina erakusketak. Urte hartan bertan, Arrazolak patchwork batzuk ere egin zituen, margolan hedatutzat jo zituenak. Seriea garatu ahala, Arrazola munduko hainbat gunetako paisaia garaikide kezkagarriak sortuz joango da, zuzeneko giza ekintzak eragindako era guztietako kalteak erakusten dituztenak: erorketak, pilatutako hondakinak, istripuak, terrorismo-ekintzen ondorengo egoerak… Edo zeharkako ekintzak eraginak, klima-aldaketaren ondorio suntsitzaileak, esate baterako. Muturreko pobrezia-egoerak erakusten dituzten paisaiak, favelak, gerrako errefuxiatuen kanpamenduak edo arrazoi klimatiko edo ekonomikoengatik emigratu dutenenak.

Txaro Arrazolaren eta Xabier Arakistainen arteko elkarrizketa
Martxoaren 8an, asteartea
Artium Museoaren Emanaldi aretoan, 18:30ean
Sarrera doan. Erreserbak: 945209020

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand