Aura Satz artistaren She Recalibrates erakusketaren irekiera Z arteoan dela eta, datorren otsailaren 4an, ostirala, Oramics: Atlantis Anew (2011), Little Doorways to Paths Not Yet taken (2016) eta Making a Diagonal with Music (2019) lanak proiektatuko dira, eta ondoren artistaren eta Garbiñe Ortega komisarioaren arteko solasaldia izango da.
Otsailaren 4an, ostirala, 18:00etan
Sarrera doan. Toki mugatua
Erreserbak: 945 20 90 20
Aura Satzek (Bartzelona, 1974) bere lanean zinema, soinua, performancea eta eskultura uztartzen ditu. Haren lana bentrilokuismoaren ideian oinarritzen da ahotsaren nozio partekatu eta hedatua kontzeptualizatzeko, eta elkarrizketaren bidez egin da, elkarrizketa metodo eta subjektu gisa erabiliz.
Z aretoa programak hizkuntza zinematografikoa historikoki kategorizatzen duten generoak zalantzan jarriz narrazio-forma berriak bilatzen saiatzen diren egileengana hurbildu nahi ditu ikusleak.