Zinema eta zientzia. Filmategiaren zikloak

Hasiera: Osteguna, 2022(e)ko Urtarrilaren 13a

Amaiera: Osteguna, 2022(e)ko Martxoaren 24a

Jakintzaren bila

Jakintzaren bilaketan, zientzia ezinbestekoa izan da eta da gure gizartearen aurrerapenerako: hobeak, luzeagoak eta ez hain mingarriak bilakatu ditu gure bizitzak, nahiz ez dizkigun beti ziurtasun berehalakoak eta erabatekoak ematen, Jocelyn Bell astrofisikariak ohartarazi zigun bezala. Pandemiako azken ia bi urteotan gutxi batzuk izan dira mesfidatu direnak, baina txertoen aurkikuntza berebizikoak eta goiztiarrak, eta hartarako nahitaez behar izan den nazioarteko elkarlanak, frogatu du, hain zuzen ere, zenbateraino duen gaur egun gizadiak zientziaren premia.

Aurtengo uzta gure borondatez da berriz ere eklektikoa: El premio (Mark Robson, 1963) proiek-
tatuko dugu, sariek zientziaren munduan zenbateraino diren suspergarriak gogoetatzeko. Moby Dick (John Huston, 1956) eta Gorilas en la niebla (Michael Apted, 1988) filmekin animalien munduaren ezagutzan murgilduko gara, eta, era berean, En busca del fuego (J. J. Annaud, 1981) filmarekin historiaurrera bidaiatuko dugu gizakiak hobeto ezagutzeko. Hope (Maria Sødahl, 2019), berriz, nazioarteko sari garrantzitsuak irabazitako filma da, eta minbiziaren aurkako mundura hurbilduko gaitu. Espazioaren ikerketa etengabe ageri da gure zikloan, eta edizio honek gai honi buruzko bi film aurkeztuko ditu: Ikarie XB 1 (Jindrich Polák, 1963), txekiar klasiko bat, zientzia-fikziozko beste film nagusi batzuen aitzindaria; eta Contact (Robert Zemeckis, 1997), Jodie Foster handia buru duela. Neurozientziak debaterako ariketa zinematografiko bikaina aurkituko du Origen (Christopher Nolan, 2010) filmean. Deabruaren hazia (Donald Cammell, 1977) pelikularen zantzuak sumatzen dira oraintsuko Titane (Julie Ducournau, 2021) filmean, eta hirurogeita hamarreko hamarkadan adimen artifizialaren arriskuez alerta jotzen zuen zinema baten adibide gisa ere balioko du. Traje zuriko gizona (Alexander Mackendrick, 1951) klasiko bikain bat da, eta agerian jartzen du materialen fisika eta kimikako ikerketa, haren emaitzak jasotzen dituen gizartearen aurrean.

Saio guztiak Emanaldi aretoan ostegunero19:00etan.
Urtarrilaren 13tik martxoaren 24ra
Prezioa: sarrera orokorra, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €. 25 urtez azpikoak: sarrera doan (museoaren txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoaren txartel-leihatilan eta online.

Antolatzaileak: Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak
Egoitzak: Artium Museoa, Tabakalera, Bilboko Arte Ederren Museoa, Iruñako Golem Baiona, Donibane Lohitzuneko Cinéma Le Sélect

Zikloaren liburuxka 

Urtarrilaren 13an

El premio (The prize). Mark Robson, 1963, 136 min. Ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin
Aurkezpena: Pedro Miguel Etxenike. Fisikaria. UPV/EHU-Donostia International Physics Center
Stockholmen da ekitaldia, eta bertan hainbat saridun biltzen dira Nobel sariak jasotzeko. Hasieran, Paul Newman eleberrigile ikonoklastan oinarritzen da filma, baina denboraldi batez bigarren maila batera pasako da, Edward G. Robinsonek antzeztutako fisikan aditua bahitu eta bere anaia biki maltzurrak ordezkatzen duenean.

Urtarrilaren 20an

Saio berezia: Kimuak 2021
Azaletik azalera
, Mel Arranz, 7 min; Berak baleki, Aitor Gametxo, 17 min; Heltzear, Mikel Gurrea, 18 min; Resonancias, Iñigo Aranburu, 4 min; Trumoiak, Iker Maguregi, 12 min; Ur azpian lore, Aitor Oñederra, 14 min; Zerua blu, Lur Olaizola, 14 min.
Aurkezpena: Esther Cabero

Urtarrilaren 27an

Moby Dick. John Huston, 1956, 116 min. Ingelesez, euskarazko azpitituluekin
Aurkezpena: Juan Ignacio Pérez Iglesias. Biologoa. UPV/EHU-Donostia International Physics Center

Otsailaren 3an

Hope (HÅP). Maria Sødahl, 2019, 126 min. Norvegieraz, gaztelaniazko azpitituluekin
Aurkezpena: Ana Zubiaga. Biologoa. UPV/EHU

Otsailaren 10ean

Gorilas en la niebla (Gorillas in The Mist). Michael Apted, 1988, 129 min. Ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin
Aurkezpena: Joana Vitorica Onaindia. Biologoa. World Rural Forum.

Otsailaren 17an

Deabruren hazia (Demon Seed). Donald Cammell, 1977, 95 min. Ingelesez, euskarazko azpitituluekin
Aurkezpena: Olatz Arbelaitz Gallego. Informatikaria. UPV/EHU

Otsailaren 24an

Traje zuriko gizona (The Man in The White Suit). Alexander Mackendrick, 1951, 84 min. Ingelesez, euskarazko azpitituluekin
Aurkezpena: Xabi López, Jon Mattin Matxain. Kimikaria. UPV/EHU-Donostia International Physics Center

Martxoaren 3an

Ikarie XB 1. Jindrich Polák, 1963, 88 min. Txekieraz, gaztelaniazko azpitituluekin
Aurkezpena: Fernando Cossío. Kimikaria. UPV/EHU-Ikerbasque

Martxoaren 10ean

Origen (Inception). Christopher Nolan, 2010, 148 min. Ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin
Aurkezpena: Aitzol García Etxarri. Fisikaria. Ikerbasque-Donostia International Physics Center

Martxoaren 17an

Contact. Robert Zemeckis, 1997, 150 min. Ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin
Aurkezpena: Silvia Bonoli. Fisikaria. Ikerbasque-Donostia International Physics Center

Jueves 24 de marzo

En busca del fuego (La guerre du feu). Jean-Jacques Annaud, 1981, 105 min. Elkarrizketarik gabe
Aurkezpena: María José Iriarte. Arkeologoa. UPV/EHU-Ikerbasque

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand