Deialdi honen xedea ikerketa-proiektu bat hautatzea da, honako helburu hauek izango dituena:
- Arte feministaren historiografia garatzea, bai Euskal Herrian, bai nazioartean.
- Museoko programei eta Bildumari lotutako artisten eta pentsalarien ekoizpenak aztertzea
Deialdi honetara edozein nazionalitatetako ikertzaileak aurkeztu ahal izango dira, adin-mugarik gabe, nahiz banaka, nahiz hautagaitza bateratua aurkezten duen kolektibo baten kide gisa.
Eskatzaileek bekaren iraunaldian garatzekoa izango den ikerketa-proiektu bat aurkeztu beharko dute. Proiektu horrek argitaratu gabea izan beharko du, eta gauzatzeko fasean egon ahal izango da, edo bekaren iraunaldian amaitu.
Ikerketa garatzeko bideratutako gehieneko zenbatekoa 7.000 eurokoa da, eta honako hauek jaso beharko ditu: ikertzaile(ar)en ordainsariak, ikerketaren garapenak eragindako gastuak (bibliografia, dokumentazioa eta bestelako materialak), eta onuradun(ar)en bidaia-gastuak, dietak eta egonaldiak.
Bekaren xede den lanak ondoz ondoko bederatzi hilabeteko iraupena izango du, bekadun(a)(e)k beka idatziz onartzen du(t)enetik kontatzen hasita, hamaikagarren oinarrian adierazitakoari jarraituz.
Eskabideak aurkezteko azken eguna 2002ko otsailaren 18a da.