do mess with me (Testuinguruak bilduma batetik abiatuta) erakusketa dela eta ospatuko da elkarrizketa hau
Abenduaren 10ean, ostirala, 18:00etan
Museoaren Emanaldi aretoan. Sarrera doa
Toki mugatua. Izen-emateak: 945 20 90 20
do mess with me erakusketak, Testuinguruak bilduma batetik abiatuta programaren barruan, Lorea Alfaro artistaren bi bideo aurkezten ditu, <3 S P S <3 BLOOD eta <3 S P S <3 INK, museoaren bildumarako berriki erosiak. Erakusketan Alfaroren lanen sorta bat ere bildu da, horien artean Paski eta Paretara, paper margotuarekin egindako piezak, eta Tú re-post bideoa. <3 S P S <3 (2016-2017) seriea, bi bideoak barne hartzen dituena, erretratu modu garaikide bat da, kasu honetan trap espainiarraren eszenako abeslari ezagun baten erretratua.
Lorea Alfaroren eta Rafa Castells argazkilariaren arteko elkarrizketa biltzen duen argitalpena plazaratu du museoak.
Sarrerak Online
Denda Online