danZálava Araban egiten den arte eszenikoetako profesionalentzako prestakuntza eta laguntza programa bat da; haren xedea da publikoak bilatzea eta sentsibilizatzea, modu atseginean ezagutzera emanez mugimenduaren hizkuntza berriak, sortzaileekiko hurbileko elkarrizketaren bidez.
Meg Stuart eta Mark Tompkins inprobisatzeko grina partekatzen dute, eta beren lanean dantza, antzerkia, musika, pentsamendua eta ekintza uztartzen dituzte. Meg Stuartek, Berlinen bizi den koreografo, dantzari eta irakasle estatubatuarrak, Urrezko Lehoia jaso zuen 2018an Veneziako Bienalean. Mark Tompkins-ek, Parisen bizi den dantzari, koreografo, abeslari eta irakasle estatubatuarrak koreagrafiako SACD saria jaso zuen 2008an bere obra osoagatik.
Azaroaren 19tik 23ra
Lantegia: One Shot
Argibideak eta erreserbak: danzalava@gmail.com
Azaroaren 21ean, igandea, 20:00etan
Performance-inprobisazioa: One Shot
Meg Stuart & Mark Tompkins
Toki mugatua. Doan. Izena ematea beharrezkoa da. Erreserbak: 945 20 90 20
Sarrerak Online
Denda Online