Familientzako lantegiak. 2021eko urria

Artium txiki eta Good Afternoon Artium, asteburuetarako planik onenak.

 

Artium txikia

Igande goizetan, txikienek eta haien laguntzaileek Museoko erakusketetan arte garaikidea deskubritzeko eta lantegian era askotako teknika eta materialekin esperimentatzeko aukera dute.

3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela 
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 11:15etik 12:30era
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

Urriaren 3an, igandea
Baso zilarreztatua. Lantegi honetan forma geometrikoak landuko ditugu eta haiek espazioarekin eta argiarekin duten elkarreragina, birziklatutako materialekin instalazio artistiko bat egiteko.
Antton Goikoetxearekin

Urriaren 10ean, igandea
Ikuspuntuak. Aretoetan barrena ibiliko gara, oharrak hartuz eta gure ibilbideak marraztuz. Lantegian, ibilbide horien eskala aldatuko dugu, formatu handian lan eginez eta familia bakoitzaren marrazkiak alderatuz.
Paula Ortizekin

Urriaren 17an, igandea
Natura ardatza. Artean, natura inspirazio-iturri da. Lantegi honetan eskultura bat sortuko dugu gure inguruko elementu naturalekin.
Natalia Albénizekin

Urriaren 24an, igandea
Eskuak eta oinak. José Félix González Placer-ek bezala, lantegi honetan gure eskuak eta oinak irudikatuko ditugu. Zer material erabil dezakegu?
Andrea Ríosekin

Urriaren 31n, igandea
Kolpe lehorra. Erliebea eta hutsunea elkarrekin ibili ohi dira eskulturei buruz hitz egiten dugunean. Altuera- eta sakonera-maila desberdinak nola lortu ikasiko dugu.
Natalia Albénizekin

 

Good Afternoon Artium!

Larunbat arratsaldean, haurrak eta haien laguntzaile helduak arte garaikideari hurbil dakizkioke eta, aldi berean, ingelesa praktikatu. Museoko erakusketen bisita egiteaz gainera, haurrek askotariko metodo eta gaiekin esperimentatzeko aukera izango dute lantegian. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

6-12 urte bitarteko haurrentzat. Ingelesez
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 17:30etik 19:00etara
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

Urriaren 2an, larunbata
Self-portrait. Zenbat eratara egin dezaket autoerretratu bat? Bildumako lan batzuk ikusi ondoren, marrazkia eta performancea erabiliz hainbat autoerretratu egingo ditugu lantegian.
Azucena Mongerekin

Urriaren 9an, larunbata
Houses. Zer behar du espazio batek bizitzeko modukoa izateko? Beren lana arkitekturaren inguruan garatzen duten artisten lana aztertu ondoren, material sinpleekin eta eskala desberdinekin jolastuz bizitzeko moduko lekuen proposamenak sortuko ditugu lantegian.
Noelia Toférekin

Urriaren 16an, larunbata
Experimentation/ Mixed media. Nola egin dute? Museoko hainbat lan era askotako teknikekin esperimentatuz eginak daude. Lantegian, horietako batzuk aukeratu eta praktikoki nola funtzionatzen duten ikusiko dugu.
Garazi Celayarekin

Urriaren 23an, larunbata
A room of your own. Nola diseinatuko zenuke zure ametsetako gela? Non jarriko zenituzke gauzak? Leihorik izango luke? Lantegi honetan norberak eraikitzearen kontzeptuak landu —planoa, maketa, eskala eta perspektiba— eta kartoia erabiliz gela bat diseinatuko dugu.
Azucena Mongerekin

Urriaren 30ean, larunbata
Your body - My sculpture. Gure gorputza museoko eskultura batzuekin lotuko dugu performancearen bidez. Gorputz-jarrerak eta adierazpideak saiatuz, eredu eta sortzaile bihurtuko gara aldi berean.
Noelia Toférekin

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand