LORATEGItik abiatuta, udazkenean: euskal artearen historiak

Hasiera: Ostirala, 2021(e)ko Urriaren 01a

Amaiera: Azteazkena, 2021(e)ko Abenduaren 29a

Udazkenako bisita eta ibilbide gidatuen programa

LORATEGItik abiatuta proiektua hainbat bisita osagarriz osatuta dago, besteak beste arte ikastaro informal bat, erakusketa aretoan bertan, Museora ikuspegi berrien bitartez hurbiltzeko gonbita egiten duena.

Bisita gidatuen programa berri honekin hiru ibilbide sail proposatzen dira. Horien bitartez Euskadiren testuinguru sozialaren eta artistikoaren lau belaunaldi aztertzen dira, hain zuzen ere 70eko hamarraldiaren erdialdetik gaur egun artekoak.

Asteazkenero 18:00etan eta larunbatero eta igandero 12:30ean eta 17:30ean
Sarrera doan. Iraupena zenbatetsia: ordu 1
Edukiera mugatua. Informazioa eta erreserbak 945 208 020 telefonoan eta Museoan bertan

Iranaga, oraina eta etorkizuna. Kontakizunak eraikitzen ari den bilduma batetik abiatuta

Lehen ibilbide sorta bat Zeru bat hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian 1977-2002 aldian bildumaren erakusketari buruzkoa da, eta bakarkako erakusketetara luzatzen da.

Iragana: demokraziarako trantsizio-aldian hasten den ibilbide bat proposatzen du, eta Museoaren bildumako funtsen erakusketaren lehen zatiari dagokio. Aldaketa politiko, sozial eta ekonomiko garrantzitsuak gertatu ziren garai horretan, eta, ezinbestean, aldaketa horiek artean islatu ziren.

  • Urriaren 2an, larunbata, 17:30ean; eta 20an, asteazkena, 18:00etan
  • Azaroaren 3an, asteazkena, 18:00etan eta 20an, larunbata, 17:30ean
  • Abenduaren 4an,larunbata, 12:30ean; 11an, larunbata, 17:30ean; eta 19an, igandea, 12:30ean

Oraina: gaurko egunaren begirada bat eskaintzen du, globalizazioaren testuinguruan, deslokalizazioa, tertziarizazioa edo prekarietatea bezalako kontzeptuak agertu diren honetan.

  • Urriaren 3an, igandea, 12:30ean;  eta 23an, larunbata, 17:30ean
  • Azaroaren 6an, larunbata, 17:30ean; eta 21ean, igandea, 17:30ean
  • Abenduaren 5ean, igandea, 12:30ean; 12an, igandea, 12:30ean; eta 22an, asteazkena, 18:00etan

Etorkizuna: hirugarren ibilbideak etorkizunari buruzko hausnarketa bati heltzen dio, eta, ezinbestean, COVID-19aren krisia dela-eta gaur egun munduan dagoen larrialdi-egoerari.

  • Urriaren 6an, asteazkena, 18:00etan; eta 24an, igandea, 17:30ean
  • Azaroaren 7an, igandea, 17:30ean; eta 27an, larunbata, 17:30ean
  • Abenduaren 6an, astelehena, 12:30ean; 15ean, asteazkena, 18:00etan; eta 26an, igandea, 12:30ean

Beste istorioa(k). Praktika artistikoak eta feminismoak Euskal Herriko testuinguruan.

Ikuspegi historikotik, praktika artistikoen eta pentsamendu feministen arteko gurutzaketetara hurbiltzen gaituzten bi
ibilbide desberdinak.

1 ibilbidea. Praktika artistikoak eta feminismoak 1990eko hamarkadan

  • Urriaren 9an, larunbata, 12:30ean; eta 24an, igandea, 12:30ean
  • Azaroaren 14an, igandea, 12:30ean; eta 27an, larunbata, 17:30ean
  • Abenduaren 5ean, igandea, 17:30ean; eta 18an, larunbata, 17:30ean

2. Ibilbidea. Praktika artistikoak eta feminismoak gaur

  • Urriaren 10ean, igandea, 17:30 ean; eta 27an, asteazkena, 18:00an
  • Azaroaren 17an, asteazkena, 18:00etan; eta 28an, igandea, 17:30ean
  • Abenduaren 11n, larunbata, 12:30ean; eta 19an, igandea, 17:30ean

Ibilbide monografikoak

Ohiko bisitaldi monografikoak ere eskaintzen ditu LORATEGItik programak.

Katinka Bock. Logbook

  • Urriaren 3an, 12:30ean; 11n, astelehena, 12:30ean; 16an, larunbata, 12:30ean; eta 17an, igandea, 17:30ean.

Norberak eraikitzea... Antonio Ballester Moreno

  • Urriaren 9an, larunbata, 17:30ean; 12an, asteartea, 18:00etan; 23an, larunbata, 12:30ean; eta 30ean, larunbata, 12:30ean.
  • Azaroaren 1ean, astelehena, 12:30ean

Xabier Salaberria. Arkitekturarik gabeko erakusketa bat

  • Urriaren 2an, larunbata, 12:30ean; 10ean, igandea, 12:30ean; eta 16an, larunbata, 17:30ean.

Txaro Arrazola. Ustiaketa bikaina

  • Urriaren 30ean, larunbata, 17:30ean; eta 31n, igandea, 17:30ean.
  • Azaroaren 6an, larunbata, 12:30ean; 13an, larunbata, 12:30ean; 14an, igandea, 17:30ean; 21ean, igandea, 12:30ean; eta 28an, igandea, 12:30ean.
  • Abenduaren 1ean, asteazkena, 18:00etan; 7an, asteartea, 12:30ean; 12an, igandea, 17:30ean; eta 26an, igandea, 17:30ean.

Mariana Castillo Deball. Amarantus

Azaroaren 7an, igandea, 12:30ean; 10ean, asteazkena, 18:00etan; 13an, larunbata, 17:30ean; 20an, larunbata, 12:30ean; eta 24an, asteazkena, 18:00etan.

Abenduaren 4an, larunbata, 17:30ean; 8an, asteazkena, 18:00etan; 18an, larunbata, 12:30ean; eta 29an, asteazkena, 18:00etan.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand