Extra-Loturak: eskolaz kanpoko jarduerak Artium Museoan

Eskolaz kanpoko jarduera desberdinak eta sortzaileak museoan  

Artium Museoko eskolaz kanpoko jardueren programa lantegi modura planteatuta dago; lantegi horietan, material eta diziplina artistiko jakin batzuekin esperimentatu ahal izango dute parte-hartzaileek saio bakoitzean. Museoa eta haren erakusketak ikusi eta erakusgai dauden hainbat obra ezagutu ondoren, haurrek irumena eta sormena lantzeko jarduerak egingo dituzte, marrazki, performance, pintura, eskultura, musika pieza, bideo edo argazkiak sortuz, besteak beste.

Extra-Loturak astelehen eta asteazkenean egingo da, Museoan, 5 eta 7 urte bitarteko haurrekin, eta astearte eta ostegunetan, berriz, 8 eta 12 urte bitarteko haurrekin. Taldeko 5 lagun elkartuko dira, gehienez ere, baina baliteke edukiera hori unean uneko araudiaren arabera egokitu behar izatea.

Izena eman behar da.

Museoko txartel-leihatilan nahiz 945 20 90 11/ 945 20 90 20 telefonoetan eman ahal izango da izena jardueran parte hartzeko (hilabeterako/hiru hilabeterako).

Hasiera: irailaren 20an.

Extra-Loturak
Astelehen eta asteazkenean egingo da, Museoan, 5 eta 7 urte bitarteko haurrekin
Astearte eta ostegunetan, berriz, 8 eta 12 urte bitarteko haurrekin
17:30ean (ordu bat)
Tarifa orokorra: 40 €/hilabetean
Artium Museoaren Adiskideentzat: 25 €/hilabetean

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand