Artium txiki eta Good Afternoon Artium, asteburuetarako planik onenak.
Artium txikia
Igande goizetan, txikienek eta haien laguntzaileek Museoko erakusketetan arte garaikidea deskubritzeko eta lantegian era askotako teknika eta materialekin esperimentatzeko aukera dute.
3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 11:15etik 12:30era
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020
Irailaren 5ean, igandea
Forma infinituak. Lantegi honetan geoplano pertsonalizatu bat egiten ikasiko dugu, eta goma elastikoak, hariak eta artilea erabiliz esperimentatuko dugu. Azkenean, arte geometrikoko gure lehen artelana sortuko dugu. Antton Goikoetxearekin
Irailaren 12an, igandea
Balearen sabela. Katinka Bockek dio aretoa itsasontzi baten barruan edo balearen sabelean egotea bezala dela. Sartu nahi duzu zer dagoen ikustera? Natalia Albénizekin
Irailaren 19an, igandea
Lorategi hedatua. Zer irudituko litzaizuke Artiumeko lorategia bere mugetatik harago zabaldu eta hirian zehar hedatuko balitz? Lorategia gure etxeetara heltzeko lan egingo dugu lantegian. Paula Ortizekin
Irailaren 26an, igandea
Norberak eraikitzea. Lantegi honetan, altzariak eta objektuak diseinatu eta eraikiko ditugu kartoia eta material bigunak erabiliz. Eguraldi ona egiten badu, Artiumeko lorategian lan egingo dugu. Andrea Ríosekin
Good Afternoon Artium!
Larunbat arratsaldean, haurrak eta haien laguntzaile helduak arte garaikideari hurbil dakizkioke eta, aldi berean, ingelesa praktikatu. Museoko erakusketen bisita egiteaz gainera, haurrek askotariko metodo eta gaiekin esperimentatzeko aukera izango dute lantegian. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.
6-12 urte bitarteko haurrentzat. Ingelesez
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 17:30etik 19:00etara
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020
Irailaren 4an, larunbata
Animal shelter. Zer nolako animaliak bizi dira Artiumeko lorategian? Gehiago erakar genitzake aterpe berezi bat eskainiz? Horretarako, museoko eskulturetan inspirazioa bilatuko dugu eta material naturalez egindako babeslekuak egingo dizkiegu beren neurrira. Andrea Ríosekin
Irailaren 11n, larunbata
Self-construction. Lantegi honetan, altzariak eta objektuak diseinatu eta eraikiko ditugu kartoia eta material bigunak erabiliz. Eguraldi ona egiten badu, Artiumeko lorategian lan egingo dugu. Garazi Celayarekin
Irailaren 18an, larunbata
Spatial perception. Lantegi honetan instalazio artistiko bat sortuko dugu Artiumeko lantegietako batean egingo ditugun esku-hartzeetatik abiatuta. Inguratzen gaituen espazioa aldatuko dugu, hormak eraikiz, bideak irekiz eta elementu berriak gehituz, gure espazioaren pertzepzioarekin jolasteko. Antton Goikoetxearekin
Irailaren 25ean, larunbata
Let me show you my garden. Zer nolako formak aurkitzen ditugu Artiumeko lorategian? Nolakoak dira lore eta hostoen koloreak? Zer fruitu daude irailean lorategian? Zer zomorro ikusten ditugu? Lantegian, collagearen bidez, lorategiaren oinarrizko forma geometrikoak eta kolorea landuko ditugu. Azucena Mongerekin