Dantzan Bilaka 2021

2021eko edizio honetan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatutako eta ADDE Euskal Autonomia Erkidegoko Dantza Profesionalen Elkarteak koordinatutako Dantzan Bilaka laguntza eta sormen koreografikoko programan parte hartuko du Artium Museoak. Dantzan Bilakak elkarrizketarako lan-esparru irekia indartu nahi du, esperientziak kontrastatzeko eta koreografia-sorkuntzako prozesuak partekatzeko, eta, horretarako, ideien eta lengoaien aniztasuna sustatu nahi du parte-hartzaileen artean.

Irailaren 6tik 10era, edizio honetako artistek ateak itxita lan egingo dute.

Aurkezpen Jardunaldiak urriaren 8an, 9an eta 10ean izango dira Artium Museoan.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand