Lorategitik, udan: artearen kontakizunak Euskal Herrian

Hasiera: Osteguna, 2021(e)ko Uztailaren 01a

Amaiera: Osteguna, 2021(e)ko Irailaren 30a

Udako bisita eta ibilbide gidatuen programa

LORATEGItik abiatuta proiektua hainbat bisita osagarriz osatuta dago, besteak beste arte ikastaro informal bat, erakusketa aretoan bertan, Museora ikuspegi berrien bitartez hurbiltzeko gonbita egiten duena.

Bisita gidatuen programa berri honekin hiru ibilbide sail proposatzen dira. Horien bitartez Euskadiren testuinguru sozialaren eta artistikoaren lau belaunaldi aztertzen dira, hain zuzen ere 70eko hamarraldiaren erdialdetik gaur egun artekoak.

Asteazkenero 18:00etan eta larunbatero eta igandero 12:30ean eta 17:30ean
Sarrera doan. Iraupena zenbatetsia: ordu 1
Edukiera mugatua. Informazioa eta erreserbak 945 208 020 telefonoan eta Museoan bertan

Iranaga, oraina eta etorkizuna. Kontakizunak eraikitzen ari den bilduma batetik abiatuta

Lehen ibilbide sorta bat Zeru bat hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian 1977-2002 aldian bildumaren erakusketari buruzkoa da, eta bakarkako erakusketetara luzatzen da.

Iragana: demokraziarako trantsizio-aldian hasten den ibilbide bat proposatzen du, eta Museoaren bildumako funtsen erakusketaren lehen zatiari dagokio. Aldaketa politiko, sozial eta ekonomiko garrantzitsuak gertatu ziren garai horretan, eta, ezinbestean, aldaketa horiek artean islatu ziren.

  • Uztailaren 3an, larunbata, 17:30ean; 17an larunbata 12:30ean eta 25ean igandea, 17:30ean
  • Abuztuaren 4an, asteazkena, 12:30ean eta 25ean asteazkena 18:00etan
  • Irailaren 15ean asteazkena, 18:00etan eta 25ean, igandea, 17:30ean

Oraina: gaurko egunaren begirada bat eskaintzen du, globalizazioaren testuinguruan, deslokalizazioa, tertziarizazioa edo prekarietatea bezalako kontzeptuak agertu diren honetan.

  • Uztailaren 4an, igandea, 17:30ean; 17an, larunbata, 17:30ean eta 28an, asteazkena, 18:00etan
  • Abuztuaren 14an, larunbata, 17:30ean eta 28an, larunbata, 17:30ean
  • Irailaren 18an larunbata, 17:30ean eta 26an igandea, 12:30ean

Etorkizuna: hirugarren ibilbideak etorkizunari buruzko hausnarketa bati heltzen dio, eta, ezinbestean, COVID-19aren krisia dela-eta gaur egun munduan dagoen larrialdi-egoerari.

  • Uztailaren 7an, asteazkena, 18:00etan; 18an, igandea, 12:30ean eta 31ean, larunbata, 12:30ean
  • Abuztuaren 15ean, igandea, 12:30ean eta 29an, igandea, 17:30ean
  • Irailaren 19an, igandea, 17:30ean eta 26an, igandea, 17:30ean

Beste istorioa(k). Praktika artistikoak eta feminismoak Euskal Herriko testuinguruan.

Ikuspegi historikotik, praktika artistikoen eta pentsamendu feministen arteko gurutzaketetara hurbiltzen gaituzten bi
ibilbide desberdinak.

1 ibilbidea. Praktika artistikoak eta feminismoak 1990eko hamarkadan

  • Uztailaren 10ean, larunbata, 17:30ean; 18an, igandea, 17:30ean eta 31ean, larunbata, 17:30ean
  • Abuztuaren 8an, igandea, 17:30ean eta 22an, igandea, 17:30ean
  • Irailaren 4an, larunbata, 17:30ean eta 18an, igandea, 12:30ean

2. Ibilbidea. Praktika artistikoak eta feminismoak gaur

  • Uztailaren 11an, igandea, 17:30ean eta 21ean, asteazkena, 18:00etan
  • Abuztuaren 1ean, igandea, 12:30ean eta 21ean, larunbata, 17:30ean
  • Irailaren 1ean, asteazkena, 18:00etan eta 19an, igandea, 12:30ean

Ibilbide monografikoak

Ohiko bisitaldi monografikoak ere eskaintzen ditu LORATEGItik programak.

Katinka Bock. Logbook

  • Uztailaren 3an, larunbata, 12:30ean; 14an, asteazkena,18:00etan; 25ean, igandean, 12:30ean.
  • Abuztuaren 7an, larunbata, 12:30ean; 8an, igandea, 12:30ean; 21ean, larunbata, 12:30ean; 29an, igandea, 12:30ean.
  • Irailaren 5ean, igandea, 17:30ean; 8an, asteazkena, 18:00etan; 11n, larunbata, 17:30ean; 12an, igandea, 12:30ean.

Norberak eraikitzea... Antonio Ballester Moreno

  • Uztailaren 4an, igandea, 12:30ean; 11n, igandea, 12:30ean; 24an, larunbata, 12:30ean.
  • Abuztuaren 1ean, igandea, 17:30ean; 7an, larunbata, 17:30ean; 14an, larunbata, 12:30ean; 18an, asteazkena, 18:00etan; 28an, larunbata, 12:30ean.
  • Irailaren 5ean, igandea, 12:30ean; 12an, igandea, 17:30ean; 25ean, larunbata, 12:30ean; 29an, asteazkena, 18:00etan.

Xabier Salaberria. Arkitekturarik gabeko erakusketa bat

  • Uztailaren 10ean, larunbata, 12:30ean; 24an,larunbata, 17:30ean.
  • Abuztuaren 11n, asteazkena, 18:00etan; 15ean, igandea, 17:30ean; 22an, igandea, 12:30ean.
  • Irialaren 4an, larunbata, 12:30ean; 11n, larunbata, 12:30ean; 22an, asteazkena, 18:00etan.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand