Denbora laburrerako txabolak eta bestelako eraikuntzak egiteko tailerra, Artiumeko plazan

Hasiera: Astelehena, 2021(e)ko Ekainaren 21a

Amaiera: Ostirala, 2021(e)ko Uztailaren 02a

Plazaratu proiektuaren barruan kokatzen da tailer hau, eta Antonio Ballester Morenoren erakusketa baten haritik dator: Norberak eraikitzea.Pieza solteak. Esperientzia. Lana eta jolasa

Museoaren plazako aire zabaleko lantegi honetan, norberak eraikitzearen ideiarekin lan egingo dugu, etxolak eta bestelako egitura iragankorrak eraikiz. Hala «ezkutalekuak» sortuko dira, irudimenari irekitako eta jolasa errazteko eta sustatzeko espazioak. Denok gogoratzen dugu ezkutalekuen eraikuntza horiek —erosotasun eta segurtasun espazioak— haurtzaroko gure jolasetan izan zuten garrantzia.

Museoko Plaza eszenatoki ezin hobea da jarduera honetarako, bere bihurguneekin, bere txoko erdi ezkutuekin, bere ikuspuntuekin eta Plazako espazioa ikusi, ulertu eta gozatzeko leku garaiekin. 5 zentzumenen lorategia ere hilabete hauetan bere ederrenean egongo da.

Talde txikiak osatuko ditugu talde-lanaren ideia, prozesuan izandako esperientzia eta sormenaren garapena sustatzeko. Egitura horiek material bigunez egingo dira: kartoiak, plastikoak, landareak, zotzak, etab. Eta zuk dakarzunarekin ere bai!

Ordutegia: 11:30etik 13:30era
6-12 urteko haurrentzat
Euskaraz eta gaztelaniaz
10 haurreko taldeak
Uztailean eta abuztuan, asteartetik ostiralera, abuztuaren 5ean izan ezik, museoa itxita egongo baita.
Informazioa eta erreserbak: 945 20 90 20 / 945 20 90 11 telefonoetan eta Museoan bertan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand