Artearen eta argitalpengintzaren artean gertatzen diren truke etengabeei arreta jartzen dien proposamen bat da, eta orobat da Museoaren eskuratze bibliografikoen politikaren ikerketa-ildo nagusietakoa.
Emanaldi aretoan. 19:00etan
Sarrera, doan. Toki mugatua
Informazioa eta erreserbak: 945 20 90 20
Caniche argitaletxea: Inorako bidaia
Ekainaren 17an, osteguna
Caniche 2015ean sortu zen, ikaztegi bati egindako eraso baten ondorioz, eta, harrezkero, horrelako beste batzuk egin eta hogei liburu baino gehiago argitaratu ditu. Une bakoitzean lan egiten duten artistak erabiltzeko prest dauden espazio produktibo bat sortzen duen arkitektura gisa ulertzen dute liburua. Pixkanaka-pixkanaka, beren «egitura» sortuz joan dira, eta egitura horretan ez daude bakarrik, hainbat eragilerekin partekatzen dute, ez artistikoekin soilik. Eta egitura horretan, egiletzak, rolak eta are identitateak askoz ere jariakorragoak eta iragazkorragoak dira.
Caniche Argitaletxearen web gunea
Irudian: Paula García Masedoren "The way things go" liburuaren azaletan gotelé aplikazio prozesua, Andrea Gonzálezek diseinatua (Caniche, 2016)
Sarrerak Online
Denda Online