Ikasgeletatik espazio publikora 2021

Euskal Herrian arte garaikidearen inguruan egindako titulazio amaierako lanen bilduma bat. Bigarren jardunaldiak.

2021eko deialdia

Artiumek, UPV-EHUko (GIU18/153) Gizaartea ikerketa-taldeak eta unibertsitate bereko Artearen Historia eta Musika Sailak azken urteotan arte garaikidearekin lotuta Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Akitaniako (Frantzia) unibertsitateetan eta goi-mailako hezkuntza-erakundeetan egin diren Gradu Amaierako Lanak (TFG), Ikasketa Amaierako Lanak (TFE) edo Master Amaierako Lanak (TFM) ezagutzera emateko antolatu dituzte jardunaldiok.

Jardunaldi horietan askotariko espezialitateetako lanek dute tokia (edozein diziplina artistiko, artearen historia, filosofia eta estetika, antropologia, soziologia, arte-hezkuntza, ikus-entzunezko komunikazioa, etab.), proposamen eta lengoaia artistiko garaikideekin harremana badute.

Ikasgeletan sortutako ekarpen horiek zabaltzeaz gain, sorkuntza artistiko garaikidearen inguruan hainbat diziplina eta jakintza-arlotako graduatuen arteko topagune bat sortu nahi dute jardunaldiek.

Egutegia

  • Proposamenak aurkezteko azken eguna: 2021eko maiatzaren 25a.
  • Onarpenaren jakinarazpena: 2021eko ekainaren 30a baino lehen.
  • Jardunaldiak: 2021eko urriaren 20an eta 21ean.

Deialdiaren oinarriak ikusi  Voir les bases en français 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand