Artearen eta argitalpengintzaren artean gertatzen diren truke etengabeei arreta jartzen dien proposamen bat da, eta orobat da Museoaren eskuratze bibliografikoen politikaren ikerketa-ildo nagusietakoa.
Emanaldi aretoan. 19:00etan
Sarrera, doan. Toki mugatua
Informazioa eta erreserbak: 945 20 90 20
Consonni argitaletxea
Maiatzaren 19an, osteguna
Consonni Bilboko San Frantzisko auzoan kulturune independentea duen argitaletxe bat da. 25 urte bete ditugu, 1996an hasi baikinen kultura kritikoa ekoizten. Minuskulaz idatzia eta etengabe aldatuz, consonni izaki androgino eta buruanitza da, feminismoak eta entzutea «superbotere» dituena. Zentzu handiagoko mundu bat irudikatzen lagunduko diguten narratibak bilatzen ditugu. Literaturaren eta artearen arteko gurutzegune batetik ahotsak anplifikatzen ditugu. Katalogoen bidez modu literalagoan, kritika kulturaleko saiakeren bidez modu kontzeptualagoan eta teorikoagoan, eta fikzioa argitaratzen dugunean beste eduki-geruza bat emanez.