2021eko Museoen Nazioarteko Eguna Artiumen

Hasiera: Asteartea, 2021(e)ko Maiatzaren 18a

Amaiera: Asteartea, 2021(e)ko Maiatzaren 18a

Museoen etorkizuna: Berreskuratzea eta berrirudikatzea

Maiatzaren 18an ospatuko den 2021eko Museoen Nazioarteko Egunaren goiburuak azken urtean erabat aldatu den mundu honen etorkizunari buruzko hausnarketa planteatzen du. Artium Museoa bere burua berrirudikatzen ari da esparru guztietan eta, besteak beste, inguruarekin duen harremanean. Barruko plaza egoteko egoki eta konektatu batetik abiatuta, dagoeneko eraldatzen hasi den herritarrentzako topagune batetik abiatuta, Museoak programa ugari aktibatzen ditu, baita lorategia eta Museoa lotzen dituzten hainbat jarduera ere.

Museoen etorkizuna: berreskuratzea eta berrirudikatzea leloarekin bat eginez, Museoak ikusgai jarri nahi ditu, era berean, duela hilabete batzuetatik hona ondare garaikidearen zaharberritze funtzio garrantzitsuaren inguruan abian jarritako programa guztiak. Besteak beste, Juncal Ballestín artistaren erakusketan eta Zeru bat, hamaika bide erakusketa kolektiboan gauzatu dira, eta Arabako Foru Aldundiko Zaharberritze Zerbitzuko kontserbatzaileen eta arduradunen lana funtsezkoa izan da prozesu horretan.

Erakusketez gain, Museoak honako hau proposatzen du maiatzaren 15 eta 16ko astebururako:

Lantegi irekiak: Etorkizun bidezko eta iraunkorra

Lorategian landare eta lore berriak landatzeko garaia da. Bi egunez ateak zabalik egongo dira lorategian lan egiteko eta gure lanari esker kolore, usain eta sentsazio berriak sorraraziko ditugu, uda honetan gozatzeko.

Edukiera kontrolatzeko beharrak direla-eta, saioak ordubetekoak izango dira.

  • Maiatzaren 15ean, larunbata, lehendabiziko lantegia 11:00etan hasiko da, eta azkena, 19:00etan.
  • Maiatzaren 15ean, igandea, lehen txanda 11:00etan izango da, eta azkena, 13:00etan.

Lantegiak adin eta era guztietako pertsonentzako dira. Parte hartzeko ordua hartu nahi baduzu, deitu 945209020 telefonora.


Artium txikia eta Good Afternoon Artium! lantegiak

Maiatzaren 15ean, larunbata, 16:00etan eta 17:30ean. Good Afternoon Artium!
Textile sculptures. Azucena Mongeren eskutik.

Maiatzaren 16an, igandea, 11:15ean eta 12:30ean. Artium txikia
Kolore tantak. Natalia Albéniz-en eskutik.

Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

Bisita gidatu bereziak

Bisita hau Juncal Ballestínen lanarekin egindako zaharberritze prozesuarekin loturik dago.

Hilaren 15ean eta 16an, larunbata eta igandea, 11:30ean.

Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20 telefonoan eta Museoan bertan. Museoaren sarrera-txartelarekin doan. Toki mugatua. 

Hitzaldia

Arte garaikidearen alderdi materialaren ikuspegi bat. Juncal Ballestín eta museoko beste adibide batzuk.

Emilio Ruiz de Arkaute zaharberritzaileak arte garaikideko zaharberritze prozesuen berezitasunari buruzko hitzaldia eskainiko du. Erreferentzia gisa Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa erakusketan hainbat lanekin egindakoa hartuko du.

Maiatzaren 15ean, larunbata, 18:00etan
Toki mugatua. Argibideak eta erreserbak: 945209020

Dantza garaikidea

Ejercicio nº 47847. Elvira Illana/Juncal Ballestín
47847 da, gutxi gorabehera, dantzari batek bere prestakuntza-aldian dantza-kontserbatorio batean egiten duen ariketa kopurua. Pieza osatzen duten mugimendu koreografiatuek eskola batean egin ohi diren ariketa batzuen errepikapena eta automatizazioa erakusten dute. Koreografia-pieza honek eguneroko ariketak, egoerak eta ekintzak dakartza gogora, eta objektuak erabiliz sortutako soinu-konposizio bat du atzealde gisa.

Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa erakusketaren azken egunekin bat eginez eta Museoen Nazioarteko Egunaren barruan, Elvira Illana koreografoak pieza honen egokitzapena eskainiko du. Illanak Juncal Ballestinen El pedestal invisible bideoaren proiekzioa ere sartu du, artistak behin eta berriz adierazi baitzuen ballet dantzarien lanarekiko sentitzen zuen miresmena.

Dantzariak: Oihane Aramendia, Nawal Boteffah, Lucía Eizaguirre, Haizea López, Isabel Middlebrook, Naia Nieto eta Marina Olcoz.
Laguntzailea: José Uruñuela Dantza Kontserbatorioa (Vitoria-Gasteiz)

Maiatzaren 19an, asteazkena, 17:45ean
Toki mugatua. Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand