Serigrafia-tailerra Antonio Ballesterrekin

Hasiera: Asteartea, 04 Maiatza 2021

Amaiera: Larunbata, 08 Maiatza 2021

Azpeitiako Dinamoa Sormen Gunearen eskutik

Artium Museoak, Azpeitiko Dinamoa Sormen Gunearekin batera, Antonio Ballesterren gidaritzapeko serigrafia-tailerra antolatu du. Formatu bikoitza du proposamenak, artista-tailerra ez ezik ekoizpen-tailerra ere bai baita. Antonio Ballester Morenoren lan-prozesuetara hurbiltzeko aukera ematen du, eta elkarlanean oinarritutako praktikak askotan izaten dira haren lanaren ardatz, beti ere sormena hartuz ikaskuntzarako motortzat.

Tailer honen helburuetako bat, hain zuzen, serigrafiaz egindako mosaiko handi baten produkzio kolektiboari heltzea izango da. Mosaikoa, gero, Norberak eraikitzea. Pieza solteak. Esperientzia. Lana eta jolasa erakusketan aurkeztuko da, Artiumen aretoetan, ekainaren 25etik aurrera. Proiektu horretan, erakusketak aparatu den aldetik dituen arau komunak hartzen ditu artistak lanerako oinarri. Horrenbestez, elkarrizketarako eta batera lan egiteko proposamena da tailer hau, artistaren lan egiteko modua eta unean-unean sortzen diren beste egiteko modu batzuk harremanetan jar daitezen.

Antonio Ballester Moreno (Madril, 1977) antzeko beste proiektu batzuetan aritua da lehen ere. Besteak beste, sentido/comum proiektuan (2018ko São Pauloko 33. Bienaleko komisarioa); Sin intencionalidad, propósito o finalidad erakusketan, Zapopan Museoan (2018); ¡Vivan los campos libres de España! proiektuan, La Casa Encendidan (2016); eta berrikiago, Ánfora, grotesco, armazón, maniquí erakusketan, Patio Herreriano Museoan (2019).

2021eko maiatzaren 4tik 8ra
Dinamoa Sormen Gunea. Azpeitia. Gipuzkoa
Informazioa eskatzeko eta izena emateko: www.dinamoa.eus / dinamoa@dinamoa.eus

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand