LORATEGItik abiatuta: artearen istorioa(k) Euskal Herrian

Hasiera: Osteguna, 2021(e)ko Apirilaren 01a

Amaiera: Azteazkena, 2021(e)ko Ekainaren 30a

Udaberriko bisita eta ibilbide gidatuen programa

LORATEGItik abiatuta proiektua hainbat bisita osagarriz osatuta dago, besteak beste arte ikastaro informal bat, erakusketa aretoan bertan, Museora ikuspegi berrien bitartez hurbiltzeko gonbita egiten duena.

Bisita gidatuen programa berri honekin hiru ibilbide sail proposatzen dira. Horien bitartez Euskadiren testuinguru sozialaren eta artistikoaren lau belaunaldi aztertzen dira, hain zuzen ere 70eko hamarraldiaren erdialdetik gaur egun artekoak.

Asteazkenero 18:00etan eta larunbatero eta igandero 12:30ean eta 17:30ean
Sarrera doan. Iraupena zenbatetsia: ordu 1
Edukiera mugatua. Informazioa eta erreserbak 945 208 020 telefonoan

Iragana, oraina eta etorkizuna. Istorio(ak), eraikitzen ari den Bilduma batetik abiatuta

Lehen ibilbide sorta bat Zeru bat hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian 1977- 2002 aldian bildumaren erakusketari buruzkoa da, eta bakarkako erakusketetara luzatzen da.

Iragana: Demokraziarako trantsizio-aldian hasten den ibilbide bat proposatzen du, eta Museoaren bildumako funtsen erakusketaren lehen zatiari dagokio. Aldaketa politiko, sozial eta ekonomiko garrantzitsuak gertatu ziren garai horretan, eta, ezinbestean, aldaketa horiek artean islatu ziren.

- Apirilaren 2an, ostirala, 12:30ean; 10ean, larunbata, 12:30ean eta 21ean, asteazkena, 18:00etan
- Maiatzaren 5ean, asteazkena, 18:00etan; 19an, asteazkena, 18:00etan eta 30ean, igandea, 17:30ean
- Ekainaren 12an, larunbata, 17:30ean eta 20an, igandea, 12:30ean 

Oraina: Gaurko egunaren begirada bat eskaintzen du, globalizazioaren testuinguruan, deslokalizazioa, tertziarizazioa edo prekarietatea bezalako kontzeptuak agertu diren honetan.

- Apirilaren 3an, larunbata, 17:30ean; 10ean, larunbata, 17:30ean eta 24an, larunbata, 12:30ean
- Maiatzaren 8an, larunbata, 12:30ean eta 22an, larunbata, 12:30ean
- Ekainaren 2an, asteazkena, 18:00etan; 13an, igandea, 12:30ean eta 23an, asteazkena,  18:00etan.

Etorkizuna: Hirugarren ibilbideak etorkizunari buruzko hausnarketa bati heltzen dio, eta, ezinbestean, COVID-19aren krisia dela-eta gaur egun munduan dagoen larrialdi-egoerari.

- Apirilaren 4an, igandea, 12:30ean; 11n, igandea, 12:30ean eta 24an, larunbata, 17:30ean
- Maiatzaren 9an, igandea, 12:30ean eta 22an, larunbata, 17:30ean
- Ekainaren 5ean, larunbata, 12:30ean; 13an, igandea, 17:30ean eta 26an, larunbata, 12:30ean

Beste istorio(ak). Praktika artistikoak eta feminismoak Euskal Herriko testuinguruan

Ikuspegi historikotik, praktika artistikoen eta pentsamendu feministen arteko gurutzaketetara hurbiltzen gaituzten bi ibilbide desberdinen bidez osatzen da.

1 ibilbidea. Hutsunean igeri egindakoak

- Apirilaren 4an, igandea, 17:30ean; 17an, larunbata, 12:30ean eta 25ean, igandea, 17:30ean
- Maiatzaren 9an, igandea, 17:30ean eta 29an, larunbata, 12:30ean
- Ekainaren 6an, igandea, 12:30ean; 16an, asteazkena, 18:00etan eta 26an, larunbata, 17:30ean

2. Ibilbidea. Praktika artistikoak eta feminismoak gaur

- Apirilaren 1ean, osteguna, 12:30ean; 5ean, astelehena, 12:30ean eta 18an, igandea, 12:30ean
- Maiatzaren 1ean, larunbata,12:30ean; 15ean, larunbata, 17:30ean eta 30ean, igandea, 12:30ean
- Ekainaren 19an, larunbata, 17:30ean; 19an, larunbata, 12:30ean eta 27an, igandea, 12:30ean

Ibilbide monografikoak

Azkenik, ohiko bisitaldi monografikoak ere eskaintzen ditu LORATEGItik programak: 

Katinka Bock. Log Book (Ontziko liburua)

-Apirilaren 1ean, osteguna, 17:30ean, 5ean, astelehena, 17:30ean eta 14an, asteazkena, 18:00etan
-Maiatzaren 8an, larunbata, 17:30ean, 16an, igandea, 12:30ean eta 26an, asteazkena, 18:00etan
-Ekainaren 5ean, larunbata, 17:30ean, 12an, larunbata, 12:30ean eta 20an, igandea, 17:30ean

June Crespo. Helmets

-Apirilaren 2an, ostirala, 17:30ean, 7an, asteazkena, 18:00etan, 17an, larunbata, 17:30ean eta 18an, igandea, 17:30ean
-Maiatzaren 2an, igandea, 12:30ean eta 17:30ean

Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa

-Apirilaren 3an, larunbata, 12:30ean, 11an, igandea, 17:30ean eta 25ean, igandea, 12:30ean
-Maiatzaren 1ean, larunbata, 17:30ean, 15ean, larunbata, 12:30ean, 19an, asteazkena, 18:00etan, 22an, larunbata, 17:30ean eta 23an, igandea, 17:30ean

Xabier Salaberria. Arkitekturarik gabeko erakusketa bat

-Maiatzaren 23an, igandea, 17:30ean eta 29an, larunbata, 17:30ean
-Ekainaren 9an, asteazkena, 18:00etan, 19an, larunbata, 17:30ean eta 30ean, asteazkena, 18:00etan

Antonio Ballester Moreno. Norberak eraikitzea. Pieza solteak. Esperientzia. Lana eta jolasa

-Ekainaren 27an, igandea, 17:30ean

 

Argibideak eta erreseserbak: 945 20 90 20 telefonoan eta Museoan bertan.
Museoko sarrera-txartelarekin doan. Toki mugatua.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand