Komisario Berriak 2021

Komisariotzaren praktika garatzeko eta profesional berriak sortzen eta finkatzen laguntzeko bekak

KOMISARIO BERRIAK (KBK) 2021 proiektuan, Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak (Gasteiz), Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak (Donostia) eta Azkuna Zentroa – Alhondiga Bilbaok (Bilbo) elkarrekin lan egiten dute, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila da finantzatzaile.

KBK 2021 programa komisariotzaren esparruan interesa eta profesionaltasun-bokazioa, eta komisariotzari lotutako ibilbidea duten pertsonei zuzenduta dago: historialariak, artistak, komisarioak eta nazioarteko ikertzaileak edo ikerketa-arloko bestelako profesionalak.

Lehenengo edizioaz geroztik, KOMISARIO BERRIAK (KBK) proiektuaren helburu izan dira, besteak beste, komisariotzaren praktika garatzea eta profesional berriak sortzen eta finkatzen laguntzea. Hala, 2018ko edizioan komisariotza babestu zen, azken hamarkadetan Euskadirekin lotuta egon diren praktika artistikoen proiektuak ikusaraziz. 2021an, 2020ko ekitaldian bezala, hiru bekaz osatutako deialdi bat aurkezten da: zentro laguntzaile bakoitzeko beka bat. Komisariotzarekin zerikusia duten hiru lan-ildo espezifikotakoak izango dira bekak, eta zentro bakoitzaren jarduerari lotuta egongo dira.

Artium Museoaren proposamenaren xedea zera da: komisariotzaren dimentsio historiko eta narratiboaren garrantzia biltzen duten praktika kuratorialak ikertzea eta garatzea; Euskadin praktika artistikoen testuingurua garatzeko garrantzitsuak izan diren azterlan espezifikoen kasuak, artisten ibilbideak, testuak, erakusketak, espazioak eta bestelako ekimenak.

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko apirilaren 15era egongo da zabalik.

Deialdiaren oinarriak 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand