Martxoaren 8 inguruan: Gema Intxausti / EHU

Martxoaren 5ean, ostirala

Sarrera doan.
Beharrezkoa da erreserba egitea 245 20 90 20 telefonora deituta
Streaming bidezko emaitza eta Artiumen Youtube kanalean.

Martxoaren 5ean, ostirala

Aurkezpena: Artea, Ikerketa eta Feminismoak

Artea, Ikerketa eta Feminismoa ikerketa-taldea. UPV/EHU
Artium Museoko Emanaldi aretoan, 17:00etan

Euskal Herriko Unibertsitateko Artea, ikerketa eta feminismoa ikerketa-taldea artearen esparruko ikerketa feministako zenbait proiektu garatzen ari da 2015az geroztik, interes berezikotzat baitu esparru hori, «bertan sortzen direlako, hain zuzen, mundu berriak, eta norbera ikusarazteko eta etorkizunak ikusarazteko modu berriak, etorkizun batzuk zeinak posible izango baitira gure bizimoduetan errotiko aldaketak egiten baditugu». Saio honetan, ikerketa-taldearen eta haren lehen argitalpenaren –Artea, Ikerketa eta Feminismoak– aurkezpena egingo da, gaur egun feminismo dekolonialari buruz lantzen ari direnaren berri ere emanez. Ondoko hauek parte hartuko dute mahai-inguruetan: Txaro Arrazola, Andrea Abalia, Lorena Relloso, Noelia Maeso, Leticia Gaspar, Xabier Arakistain, Lourdes Méndez, Izaskun Alonso, Seila Fernández, Nieves Larroy, Sandra González, Gladys Giraldo, Silvia Borao, Ione Sagasti eta Eneritz Amondarainek.

Aurkezpena: Jendetzaren erdian, atxiloketari begira

Gema Intxaustiren eta Lourdes Méndezen arteko solasaldia
Artium Museoko Emanaldi aretoan, 19:00etan

Museoaren Paperetik hitzera programaren baitan antolatu zen argitalpen honen aurkezpena, baina bertan behera gelditu zen bere garaian, osasun-egoerak behartuta. Aintzane Legarreta, Beatriz Herráez, Gema Intxausti, Lourdes Méndez eta Xabier Arakistainen testuak biltzen ditu liburuak, eta Gema Intxaustiren ibilbideari buruzko lehenengoa da. 2020an argitaratu zen, artistak Artium Museoan duen obrari buruzko erakusketaren karietara. Gema Intxausti (Artista) eta Lourdes Méndez (Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Antropologiako katedraduna eta Artearen Antropologiako irakaslea, unibertsitate horretako Arte Ederren Fakultatean)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand