Familientzako lantegiak. 2021eko martxoa

Hasiera: Larunbata, 06 Martxoa 2021

Amaiera: Igandea, 28 Martxoa 2021

Larunbatero, Good Afernoon Artium!, eta igandero, Artium txikia

Artium txikia

Igande goizetan, txikienek eta haien laguntzaileek Museoko erakusketetan arte garaikidea deskubritzeko eta lantegian era askotako teknika eta materialekin esperimentatzeko aukera dute.

3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela 
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Berria! Ordutegia: 11:15etik 12:30era eta 12:30etik 13:45era
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

 

Martxoaren 7an, igandea
Pintzelik gabe! Pintzelekin bakarrik margotu daiteke? Ez, ezta? Lantegi honetan, Juncal Ballestín artistak bezala, ikusiko dugu nola gure inguruko era bateko eta besteko gauza eta materialekin artelan interesgarriak sor ditzakegula. Natalia Albéniz-ekin.

Martxoaren 14an, igandea
Alferreko gauzak. Nola alda genezake eguneroko gauza bat beraren eginkizuna, erabilgarritasuna galarazteraino? Zer bihurtu da? Paula Ortiz-ekin.

Martxoaren 21ean, igandea
Kolore geruzak. Inoiz nahastu al dituzu koloreak zelofan-papera erabiliz? José Félix González Placer-en eta Juncal Ballestín-en lanak oinarri harturik, material horren kolore geruzak jarriz beste kolore batzuk nola lor ditzakegun ikusiko dugu. Lehendabizi marrazki bat egingo dugu eta gero… has dadila esperimentua! Natalia Albéniz-ekin.

Martxoaren 28an, igandea
Kamera iluna.
Argazki-kamera baten barruan egon nahiko zenuke nola funtzionatzen duen ikusteko? Lantegi honetan kamera ilunaren fenomenoa ezagutu eta argiarekin eta kolorearekin jolastuko dugu. Paula Ortiz-ekin.

 

Good Afternoon Artium!

Larunbat arratsaldean, haurrak eta haien laguntzaile helduak arte garaikideari hurbil dakizkioke eta, aldi berean, ingelesa praktikatu. Museoko erakusketen bisita egiteaz gainera, haurrek askotariko metodo eta gaiekin esperimentatzeko aukera izango dute lantegian. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

6-12 urte bitarteko haurrentzat. Ingelesez
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Berria! Ordutegia: 16:00etatik 17:30era eta 17:30etik 19:00etara
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

 

Martxoaren 6an, larunbata
Laboratorio de luz.
Argia proiektatuko dugu eguneroko objektu garden zein opakuen gainera, eta nola eragiten dien ikusiko dugu, koloreak, tamainak, forma eta kokapena aldatuz. Noelia Tofé-rekin.

Martxoaren 13an, larunbata
New Life. Néstor Basterretxeak Natur Zientzien Museo bihurtu zuen Lemoizko zentral nuklearra, hasierakoaz oso bestelako bizi bat emanez. Bururatzen al zaizu Gasteizko eraikinen bat, eraldatu eta bizi berri bat emateko? Noelia Tofé-rekin.

Martxoaren 20an, larunbata
Colour and fabrics. Gaurko jarduera Juncal Ballestin artistaren lana ezagutzeko erabiliko dugu. Kolorearen aukera plastikoei jarriko diegu arreta, tinduak eta era askotako ehunak elkartuz.

Martxoaren 27an, larunbata
Step by Step.
Esther Ferrer-en Se hace camino al andar performance-an oinarrituta, lurrean egiten ditugun ibilbideak sortuz eta adieraziz joango gara, gainerako parte-hartzaileek hura zeharkatzeko, eraldatzeko eta amaiera berri bat asmatzeko aukera izan dezaten. Noelia Tofé-rekin.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand