Izen emateko epea: 2021eko otsailaren 23tik martxoaren 23ra
Jardun Artistikoentzako Institutuaren (JAI) ikasketa-programa Tabakalerak (Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa) eta Artiumek (Arte Garaikidearen Euskal Museoa) bultzatutako ekimen gisa sortu da. Bi horiek dira programaren Donostiako eta Vitoria-Gasteizko egoitzak, hurrenez hurren. Programa horrek Euskal Herrian errotutako arte garaikidearen esparruan ezagutzak transmititzeko tradizio berezia aitortzen du, aurrekontu esperimentalen testuinguruan sortu diren hainbat proiektu pedagogikoren bidez. Besteak beste, testuinguru horrek berekin dakartza, alde batetik, artearen funtzio sozialari buruzko eztabaidarako jarrera eta, bestetik, artearen praktika materialari buruzko etengabeko elkarrizketa.
Aurrekari hauetatik abiatuz, JAI udako eskola gisa aurkezten da, elkartruke horiek garatzeko gune/espazio bat ezartzeko bokazioarekin. Hori horrela, programak jatorri oso ezberdineko a hots profesionalen ekartzen ditu, praktika artistikoak mundu garaikideari begiratzeko duen ahalmena identifikatzeko eta haien lengoaien erabilerari buruzko harreman kritikoa ezartzeko gai direnak.
Jakinik artera iristeko beste modu batzuk aldarrikatzeak berekin dakarrela ezagutza-modu ugariri arreta jartzea, eta, inolako bokaziorik gabe gaitasunak pilatzeagatik edo espezializazioren baten aitzindaritza bilatzeagatik, ikasketa-programa honen helburua prozesu eta metodología artistikoetan formaren eta edukiaren, subjektibotasunaren eta materialtasunaren, eta pertzepzioaren eta pentsamenduaren artean sortzen diren harremanei balioa ematea da.
Planteatutako mekanika programaren parte den artista bakoitzak prozesu horien ikuspegi berezia eskaini dezan eragiteko diseinatuta dago, eta horrek tailerraren espazioan ehuntzen diren harremanek eta irakasleek une eta egoera bakoitzean garatzen dituzten praktika zehatzek zeharkatzen duten metodologia eraikitzen du.
Egiteko modu honen helburua da parte-hartzaileen proposamenen eta lanen garapen kritikoa sustatzea. Ildo horretan, proposamenak azpimarratzen du garrantzitsua dela parte-hartzaile bakoitzari esleituko zaion tailerrean egin beharreko lana. Partekatutako espazioa izango da, eta programako tutoreek tutoretza indibiduala egingo dute. Artearen metodologietan sakontzeko interesa duten artistei edo sektoreko eragileei zuzendua.
Tutoreak: Ibon Aranberri, Asier Mendizabal, Itziar Okariz.
Irakasleak: Ibon Aranberri, Moyra Davey & Nicolas Linnert, Jon Mikel Euba, Asier Mendizabal, Lily Reynaud Dewar, Itziar Okariz, Lisa Tan, Maialen Lujanbio, Discoteca Flaming Star, Antonio Ballester, Xabier Salaberria, Chris Kraus, Jan Peter Hammer, Patricia Esquivias, María Salgado
Ikasketa Batzordea: Ibon Aranberri (artista), Oier Etxeberria (Tabakalera KGNZko arte garaikideko arduraduna), Beatriz Herráez (Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoko zuzendaria), Asier Mendizabal (artista eta irakaslea Royal Institute of Art of Stockholm erakundean) eta Itziar Okariz (artista).
Programaren koordinazioa: Ane Agirre, Iker Fidalgo (Tabakalera KGNZ); Charo Garaigorta (Artium Museoa)
Antolatzaileak: Tabakalera KGNZ, Donostia / Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa, Gasteiz
Argibide gehiago, baldintza orokorrak, dokumentazioa, matrikula, beka-programa: deialdiaren oinarriak ikusi
DEIALDIAREN EBAZPENA
JAI Jardun Artistikoen Institutuaren tutoreek, Tabakalera KGNZ eta Artium Museoaren ordezkariekin batera, ikasketa programa honen 2021eko edizioan parte hartuko duten pertsonen hautaketa egin dute, deialdiaren oinarrietan adierazten den moduan
Hauek dira hautatutako pertsonak:
- Amalie Eibye Brandt
- Raúl Lima
- Rebecca Jane Arthur
- Silvia Coppola
- Aldo Zetterman
- Javier Rodríguez Pérez-Curiel
- Lucía Chamorro Cortalezzi
- Miren Barrena Rebe
- Ane Berganza Santamaria
- Jorge Moneo Quintana