Familientzako lantegiak. 2021eko otsaila

Hasiera: Larunbata, 2021(e)ko Otsailaren 06a

Amaiera: Igandea, 2021(e)ko Otsailaren 28a

Larunbatero, Good Afernoon Artium!, eta igandero, Artium txikia

Artium txikia

Igande goizetan, txikienek eta haien laguntzaileek Museoko erakusketetan arte garaikidea deskubritzeko eta lantegian era askotako teknika eta materialekin esperimentatzeko aukera dute.

3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela 
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Berria! Ordutegia: 11:15etik 12:30era eta 12:30etik 13:45era
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

 

Otsailaren 7an, igandea
Ezinezko nahasketak. Pintura mota asko dago eta gehienetan xede desberdinetarako erabiltzen ditugu. Baina, zer gertatuko ote litzateke elkartuko bagenitu? Hori deskubrituko dugu lantegi honetan Juncal Ballestínen artelan batzuetan oinarrituta. Natalia Albénizekin.

Otsailaren 14an, igandea
Zure animalia gogokoena. Argazki eta bideoen bidez, Moyra Daveyk bere maskotak eta baserriko animaliak erakusten dizkigu, eta jabeekin alderatzen ditu. Guk ere antzekotasunak bilatuko ditugu giza-irudien eta animalien formen artean, era askotako materialak erabiliz. Andrea Ríosekin.

Otsailaren 21ean, igandea
Idatzi al duzu inoiz gutunik?. Lantegi honetan gutun bat idatzi eta marraztuko dugu zuk nahi duzunari bidaltzeko. Gu arduratuko gara bidaltzeaz. Paula Ortizekin.

Otsailaren 28an, igandea
Naturako moldeak
.  Artiumen lorategiko landare eta loreez baliatuz moldeak egingo ditugu, ondoren serieko pieza txikiak sortzeko erabiliko ditugunak. Cristina Iglesiasen lanean oinarrituta. Antton Goikoetxearekin.

 

Good Afternoon Artium!

Larunbat arratsaldean, haurrak eta haien laguntzaile helduak arte garaikideari hurbil dakizkioke eta, aldi berean, ingelesa praktikatu. Museoko erakusketen bisita egiteaz gainera, haurrek askotariko metodo eta gaiekin esperimentatzeko aukera izango dute lantegian. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

6-12 urte bitarteko haurrentzat. Ingelesez
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Berria! Ordutegia: 16:00etatik 17:30era eta 17:30etik 19:00etara
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

 

Otsailaren 6an, larunbata
Lines and more
. Marrazkiak egingo ditugu, lerroan oinarrituz eta honek eskaintzen dizkigun aukera izugarriak aztertuz. Azucena Mongerekin.

Otsailaren 13an, larunbata
Visual poems. Gaurko lantegian ikusizko poemak sortuko ditugu hizkiak eta hitzak erabiliz. Azucena Mongerekin.

Otsailaren 20an, larunbata
Same, same but different. Lantegi honetan berdintasunaren ideia lantzeko aukera emango diguten mozorroak diseinatuko ditugu. Horretarako, ikuspegi horretatik lan egiten duten artisten lanak ikusiko ditugu. Garazi Celayarekin.

Otsailaren 27an, larunbata
Artium from above
. Ikuspuntu bat baino gehiago kontuan hartuta lan egingo dugu: airekoa eta aurrealdekoa. Museoari begiratuko diogu, eta txoriak bagina, nola ikusiko genuke? Azucena Mongerekin.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand