Artearen eta argitalpengintzaren artean gertatzen diren truke etengabeei arreta jartzen dien proposamen bat da, eta orobat da Museoaren eskuratze bibliografikoen politikaren ikerketa-ildo nagusietakoa.
XX. mendeko Artearen Historian esanguratsuak izan dira truke horietako batzuk, hala nola Marcel Duchampen Kutxa berdea (1934) proiektua. Kutxa txiki bat da, artistak Beira handia obra egiteko baliatu zituen laurogeita hamahiru lan-ohar, argazki eta dokumentu biltzen dituena, eta har daitekeena artistak formulatutako «peut-on faire une oeuvre, qui ne soit pas d’art?» (Egin ote daiteke artea ez den obrarik?) galdera enigmatikoaren erantzuntzat.
Emanaldi aretoan. 19:00etan
Sarrera, doan. Toki mugatua
Informazioa eta erreserbak: 945 20 90 20
Aurkezpena: Fluxus escrito. Actos textuales antes y después de Fluxus, Mariano Mayerren eskutik
Urtarrilak 20, asteazkena
Mariano Mayer (Buenos Aires, Argentina, 1971) poeta eta komisario independentea da. 2002az geroztik, Madrilen bizi da. Azken proiektuen artean, aipatzekoak ditu Azucena Vieites. playing across papers, Sala Alcalá 31 (Madril, 2020), eta Distancias elásticas: Antonio Menchen eta Cecilia Szalkowicz, Párraga Zentroa (Murtzia, 2019), besteak beste. Fluxus Escrito. Actos textuales antes y después de Fluxus irakurketa-ariketa baten izenburua da. Testu teoriko eta artistikoen sorta bat biltzen duen antologia batena.
Artium Museoan antolatutako izen bereko erakusketari loturiko Gema Intxausti. Jendetzaren erdian, atxiloketari begira liburuaren aurkezpena
Martxoak 5, ostirala
Artium Museoa argitalpen-ildo propio bat garatzen ari da, erakundeak ekoitzitako erakusketa-proiektuekin lotura duten artisten liburuak eta katalogoak argitaratzeko. Jendetzaren erdian, atxiloketari begira Gema Intxausti artistaren lanari Museoan eskainitako bakarkako lehen erakusketaren izenburua da, eta orobat da haren ibilbideari buruz idatzitako lehen liburuaren izenburua ere. Argitalpenak artistaren beraren testuak, erakusketaren komisario Xabier Arakistain eta Beatriz Herráezenak, Lourdes Méndezenak eta Aintzane Legarretarenak biltzen ditu.