danZálava. Negu-programa

Irudia: Txubio Fernández de Jáuregui Irudia: Txubio Fernández de Jáuregui

Hasiera: Larunbata, 16 Urtarrila 2021

Amaiera: Ostirala, 02 Apirila 2021

Arte eszenikoetako profesionalentzako prestakuntza- eta laguntzara-programa

danZálava Araban egiten den arte eszenikoetako profesionalentzako prestakuntza eta laguntza programa bat da; haren xedea da publikoak bilatzea eta sentsibilizatzea, modu atseginean ezagutzera emanez mugimenduaren hizkuntza berriak, sortzaileekiko hurbileko elkarrizketaren bidez.

 

Txubio Fernández de Jáuregui (Vitoria-Gasteiz, 1960). Antzezlea eta sortzailea da, eta euskal konpainietan zein estatukoetan lan egiten du. 2019an Interpretazio Onenaren saria irabazi zuen Valladolideko Kaleko Antzerki eta Arteen Nazioarteko Jaialdian.
Tailerra: Voy a intentar ser simple… A ver si me sale/ 2ª oportunidad. Otsailak 27 eta 28. Informazioa eta erreserbak: danzalava@gmail.com
Erakusketa irekia: otsailak 28, igandea, 20:00. Toki mugatuak. Sarrera doan; aldez aurretik izena emanda. Erreserbak: 945 20 90 20

Vera Mantero (Lisboa, 1966). Portugalgo dantza garaikideko artista garrantzitsuenetako bat da. 1987an hasi zuen karrera koreografikoa, eta 1991. urteaz geroztik nazioartean erakusten ditu bere inprobisazio-lanak. 2004an Portugalen ordezkaria izan zen Sao Pauloko Biurtekoan.
Tailerra: Gorputz pentsalaria. Martxoaren 29tik apirilaren 2ra. Informazioa eta erreserbak: danzalava@gmail.com
Erakusketa irekia: martxoak 30, asteartea, 20:00etan. Toki mugatuak. Sarrera doan; aldez aurretik izena emanda. Erreserbak: 945 20 90 20

Aurrekoa

Zuriñe Benavente (Donostia, 1993). Dantza klasikoa eta garaikidea ikasi du Donostian, Gasteizen eta Burgosen. Bruselan inprobisazioan eta mugimenduhizkuntza berrietan espezializatu zen. Ignacio Monterrubiorekin batera Altraste Danza konpainia zuzentzen du. 2020an Kataluniako Kritikaren saria irabazi du, emakumezko interpretazio onenari.
Tailerra: Cuerpo presente. Urtarrilak 16 eta 17.
Informazioa eta erreserbak: danzalava@gmail.com
Erakusketa irekia: urtarrilak 17 igandea, 20:00etan. Toki mugatuak. Sarrera doan; aldez aurretik izena emanda. Erreserbak: 945 20 90 20

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand