JAI. Cecile Brousse-ren eta Izaro Ieregi-ren performanceak

Hasiera: Larunbata, 19 Abendua 2020

Zerbait gertatzeko derrigorrezko desbideratzea erakusketan dauden bi artisten lanen jendaurreko praktikak


JAI. Zerbait gertatzeko derrigorrezko desbideratzea erakusketaren amaiera dela eta Cecile Brousse eta Izaro Ieregi artistek performance bana aurkeztu dute.

Cecile Brousse: Formas. Maneras. Muchas

Izaro Ieregi: Encontrarás la manera


Zerbait gertatzeko derrigorrezko desbideratzea Tabakaleran egindako ikasketa-programan parte hartu zuten artistek Artium Museoan uztailean eta abuztuan garatutako lan-prozesuak ikusgai egiteko proposamen bat da.

JAI (Jarduera Artistikoen Institutua) ikasketa-programa jatorri oso desberdinetako profesionalak izan ditu, praktika artistikoaren potentziala identifikatzeko gai direnak, mundu garaikideari begiratzeko eta haren hizkuntzen erabilerari buruzko harreman kritikoa ezartzeko. Datorren asteburuan Artium Museoan amaituko den erakusketak parte hartu duten hamar artisten lanak biltzen ditu.

Abenduaren 19an, larunbata, 19:00etan
Sarrera doan. Toki mugatua. Erreserbak: 945209020 eta 945209023.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand