Paperetik hitzera

Imagen: Sans Soleil Ediciones Imagen: Sans Soleil Ediciones

Paperetik hitzera hileroko programaren baitan, askotariko liburu eta argitalpen-proiektuak aurkeztuko dituzte hainbat artista, idazle, diseinatzaile, historialari, kritikari eta komisariok. 

Artearen eta argitalpengintzaren artean gertatzen diren truke etengabeei arreta jartzen dien proposamen bat da, eta orobat da Museoaren eskuratze bibliografikoen politikaren ikerketa- ldo nagusietakoa.
XX. mendeko Artearen Historian esanguratsuak izan dira truke horietako batzuk, hala nola Marcel Duchampen Kutxa berdea (1934) proiektua. Kutxa txiki bat da, artistak Beira handia obra egiteko baliatu zituen laurogeita hamahiru lan-ohar, argazki eta dokumentu biltzen dituena, eta har daitekeena artistak formulatutako «peut-on faire une oeuvre, qui ne soit pas d’art?» (Egin ote daiteke artea ez den obrarik?) galdera enigmatikoaren erantzuntzat.

Emanaldi aretoan. 19:00etan
Sarrera, doan. Toki mugatua
Informazioa eta erreserbak: 945 20 90 20

Gema Intxausti. Jendetzaren erdian, Atxiloketari begira liburuaren aurkezpena

ATZERATUA gaur egungo osasun-egoerak joan-etorrietan eta edukieretan eragindako murrizketak direla eta
Azaroak 14, larunbata
Artium Museoa argitalpen-ildo propio bat garatzen ari da, erakundeak ekoitzitako erakusketa-proiektuekin lotura duten artisten liburuak eta katalogoak argitaratzeko. Jendetzaren erdian, atxiloketari begira Gema Intxausti artistaren lanari Museoan eskainitako bakarkako lehen erakusketaren izenburua da, eta orobat da haren ibilbideari buruz idatzitako lehen liburuaren izenburua ere. Argitalpenak artistaren beraren testuak, erakusketaren komisario Xabier Arakistain eta Beatriz Herráezenak, Lourdes Méndezenak eta Aintzane Legarretarenak biltzen ditu.

 

Sans Soleil Ediciones argitalpen-proiektuaren aurkezpena, Kultur Soleil kooperatibako kideen eskutik

“2013az geroztik, gure aukeretatik gora editatzen”
Azaroak 18, asteazkena

Sans Soleil Ediciones argitaletxe bat baino askoz ere gehiago da. Kultur Soleil kooperatibaren parte da, eta inguratzen gaituen kultura bisual konplexua aztertzeko tresnak proposatzen dizkigu, Estibalizko egoitzatik (Araba), kulturaren ikerketa eta zabalkunderako beste ekimen batzuekiko elkarlan estuan.

 

Aurkezpena: Fluxus escrito. Actos textuales antes y después de Fluxus, Mariano Mayerren eskutik

ATZERATUA gaur egungo osasun-egoerak joan-etorrietan eta edukieretan eragindako murrizketak direla eta
Abenduaren 19an, larunbata

Mariano Mayer (Buenos Aires, Argentina, 1971) poeta eta komisario independentea da. 2002az geroztik, Madrilen bizi da. Azken proiektuen artean, aipatzekoak ditu Azucena Vieites. playing across papers, Sala Alcalá 31 (Madril, 2020), eta Distancias elásticas: Antonio Menchen eta Cecilia Szalkowicz, Párraga Zentroa (Murtzia, 2019), besteak beste. Fluxus Escrito. Actos textuales antes y después de Fluxus irakurketa-ariketa baten izenburua da. Testu teoriko eta artistikoen sorta bat biltzen duen antologia batena.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand