Artiumek Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa proiektua martxan jarriko du, solasaldi-ziklo baten bidez, zeinetan parte hartuko baitute egilearen lanaren hurbileko zenbait profesional eta artistak, askotariko ikuspegi, bitartekaritza eta testuinguru biltzeko xedez.
Era berean, Arabako Foru Aldundiko Kontserbazio eta Zaharberrikuntza Zerbitzuko lantaldeak eta Museoak artistaren obrak zaharberritzeko beharrezko jarduera-prozesuak eta kontserbazio- eta zaharberritze-tratamenduak erakutsiko dizkiete publikoei.
Urtarrilak 8
Juncal Ballestín. Gritos, heridas y algunos objetos. Juan Carlos Román. Artista eta Vigoko Unibertsitateko Eskulturako irakasle titularra
Artistek ia beti gezurra esaten dugu. Gezurra, artearen arloan, babeserako baliabide bat da: segurtasun faltari, herabetasunari edo izan genezakeen beste edozein barne-gatazkari aurre egiteko baliabide bat. Gezurrak humano egiten gaitu, baina, aitzitik, sortzen den arteak nekez esaten du gezurrik. Hitzaldi honen bidez, artistaren poetikaren baitako tentsioak, absentziak eta susmoak aztertu nahi dira, Juncal Ballestínen lan hertsiki objektualean oinarriturik.
Urtarrilak 15
Artistaren bildumaren kontserbazio- eta zaharberritze-lanaren prozesuari buruzko sarrerako saioa. Emilio Ruiz de Arkaute. Zaharberrikuntza Zerbitzua. Arabako Foru Aldundia.
Urtarrilak 22
Mahai-ingurua.
Parte hartuko dute: Sara González de Aspuru, Arabako Arte Ederren Museaoren arduraduna; Itxaro Delgado, artista; Juan Sagastizabal, artista; Fernando Illana, erakusketaren komisarioa eta artista.
Urtarrilak 29
Hitzaldia. Fernando Illana. Erakusketaren komisarioa eta artista.
Emanaldi aretoan. 18:30
Sarrera doan, aldez aurretik izena emanda
Informazioa eta erreserba: 945 20 90 20
Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa erakusketa
Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa proiektua Anesvad-en lankidetzari esker egin da.