EXTRA-Loturak, eskolaz kanpoko jarduerak Museoan

Arratsaldero, erakusketa desberdinak aztertuko dira eta geroago esperimentuak egingo dira material eta diziplina artistiko ezberdinekin, hala nola marrazketa, performancea, pintura, eskultura, musika, bideoa, argazkigintza...

Artiumeko eskolaz kanpoko jardueren programa lantegi modura planteatuta dago; lantegi horietan, material eta diziplina artistiko jakin batzuekin esperimentatu ahal izango dute parte-hartzaileek saio bakoitzean. Museoa eta haren erakusketak ikusi eta erakusgai dauden hainbat obra ezagutu ondoren, haurrek irumena eta sormena lantzeko jarduerak egingo dituzte, marrazki, performance, pintura, eskultura, musika pieza, bideo edo argazkiak sortuz, besteak beste.

Toki mugatua: talde bakoitzeko 10 neska-mutiko, une bakoitzeko araudiaren arabera.

  • Astelehenero eta asteazkenero: 17:30ean, 5-7 urte bitarteko haurrentzat
  • Asteartero eta ostegunero: 17:30ean, 8-12 urte bitarteko haurrentzat

Hiruhileko programa
Iraupena: ordu 1
Museoaren adiskidentako tarifa: hileko 25 euro
Tarifa orokorra: hileko 40 euro
Elkargunea: Museoko leihatila

Argibide gehiago  

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand