Jardunaldiak: Ikasgeletatik espazio publikora

Hasiera: Azteazkena, 2020(e)ko Irailaren 30a

Amaiera: Osteguna, 2020(e)ko Urriaren 01a

Arte garaikidearen inguruan egindako titulazio amaierako lanen bilduma bat

Zeintzuk dira arte-espezializazioetan dabiltzan ikasleek ikertzen dituzten gaiak? Jardunaldi hauen helburua Euskal Herriko goi irakaskuntzan arte garaikidearen inguruan gauzatzen diren lanak ezagutaraztea da, era horretan Unibertsitatearen, Museoaren eta gizartearen arteko loturak gauzatuz.

Artium Museoa, Emanaldi aretoa
2020ko irailaren 30a eta urriaren 1a
Doako jarduera. Toki mugatua. Aurretik izena eman behar da

Antolatzaileak: Artium Museoa, UPV-EHUko (GIU18/153) Gizaartea ikerketa-taldeak eta unibertsitate bereko Artearen Historia eta Musika Sailak

Programa +

Jardunaldien programa (pdf) 

Izen-Ematea

Izen-ematea doakoa da

Kontuan izanda aurkezpenak egingo diren aretoak gehieneko edukiera bat duela, jardunaldietako saio guztietan edo batzuetan egoteko asmoa daukatenek, mesedez, izena eman dezatela helbide elektroniko honetara mezu bat bidaliz, irailaren 1etik aurrera: actividades1@artium.eus.

Mahai bakoitza hasi aurretik, nor bertaratu den kontrolatuko da sinadura bilketaren sistemaren bitartez. Jardunaldietan parte hartu izanaren ziurtagiri bat eskuratu nahi dutenek %80an parte hartu dutela ziurtatu behar dute. Kasu honetan, izena ematerakoan beharrezkoa izango da posta elektronikoko helbide bat ematea.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand