Arte Garaikideko Dokumentazio Zentroen X. Topaketak

Hasiera: Osteguna, 22 Urria 2020

Amaiera: Ostirala, 23 Urria 2020

Artxibo eta bilduma berezien kudeaketa ondare-erakundeetan

Artium Museoak Arte Garaikideko Dokumentazio Zentroen Topaketak antolatzen ditu, bi urtez behin, 2002az geroztik. Topaketa hauen helburua da dokumentazio-zentroen egitekoa aztertzea, informazioaren kudeaketa eta zabalkunderako estrategia berriekin loturik, bai eta informazioaren teknologiak baliatzea ere, zentro horien arteko lankidetza-programak sustatzeko.

Topaketen bidez informazioaren profesionalek aukera dute esperientziak trukatzeko, kudeaketarako estrategia berrien inguruan gogoeta egiteko, eztabaida sortzeko eta ikerketa bultzatzea eta kalitatezko produktuak eta zerbitzuak eskaintzea xede duten lankidetza-ekimenak sustatzeko.

Edizio honetan, asmoa da zentro espezializatuetan dokumentu-ondareaz egiten den kudeaketa aztertzea eta museo, unibertsitate eta dokumentazio-zentroetan garatzen ari diren proiektu digitalak ezagutzea, betiere, zentro horietako profesionalen arteko talde-ikaskuntza eta esperientzien trukea bultzatuz.

Urriaren 22a eta 23a
Auditorioa

Sarrera doan. Edukiera mugatua. Topaketak streaming bidez transmitituko dira.

Informazioa eta izen ematea: biblioteca@artium.eus / 945 209 020 / 945 209 012

Programa osoa  Liburuxka jaitsi  Jarraitu streaming bidez

 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand