Dantzan Bilaka 2021

Koreografi sorkuntzarako dirulaguntza programa

1996an, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak koreografi sorkuntzarako dirulaguntza lerro bat jarri zuen martxan –Dantzako pieza laburrak sortzeko sustapena-. Diruz lagundutako proiektuak hurrengo urtean erakusten ziren 'Koreografo gazteen erakusketa' izenekoan. 'Erakustaldiak’ bilakaera izan zuen ikuspegiari, helburuei eta for-matuari dagokienez, eta 2007. urtean Dantzan Bilaka programaren lehen edizioa sortu zen. Programa horren antolaketaz eta kudeaketaz aldi baterako arduratu da 2015etik, Euskal Herriko Dantzako Profesionalen Elkar-tea (ADDE).

Bestalde, azken urteetan egindako hausnarketa-prozesu luze baten ondorioz -eta arte eszenikoetarako diru-laguntzen sistemaren berrantolaketa orokorrarekin batera-, Dantzan Bilaka programaren jarraitutasunak bi al-daketa garrantzitsu behar zituela deliberatu zen: alde batetik, programa sortzaile gisa egindako ibilbidearen hasierako faseetan dauden pertsonei soilik eskaintzeko interesa eta beharra; eta, bestetik, bere ibilbidean zehar, ezaguna izan den eta oinarri izan dituen bi ardatzak argi eta garbi azaltzea eta bateratzea: sorkuntza-rako laguntzen deialdia (orain arte programarekiko independentea) eta ondoren, diruz lagundutako pertsonen eta proiektuen inguruko topaketak, jarduerak eta aurkezpenen antolaketa.

Beraz, Dantzan Bilakaren 2021eko edizioari begira gertatzen den aldaketa nagusia da hautatutako pertsonei ematen zaien laguntza programako jarduera guztietan parte hartzeko ekonomikoa zuzenduta dagoela eta be-raietan parte hartzea derrigorrezkoa dela: sorkuntza-prozesuen laguntza artistikoa mentorien bidez; tailer eta egoitza artistikoak, garatutako prozesuak publikoki irekitzeko jardunaldiak, etab. Horiek guztiek garrantzi bera dute eta pertsona interesadunek guztietan parte hartzeko konpromisoa azaldu behar dute beren eskabidean.

Bestalde, deialdiaren formatu berria diseinatzeak zenbait zailtasun zekartzan kudeaketari dagokionez. Tes-tuinguru horretan, Kultura Sailak azken urteetan txandaka programaren aurkezpenak egin diren kultur zentro-ren baten laguntza izateko aukera aztertu zuen. Horrela, eta kontuan hartuta 2021ean Dantzan Bilakaren aurkezpenak Artium museoan egiteari zegokiela konutan hartuta, naturala izan zen erakunde horri deialdi berria era puntualean kudeatzeko laguntza eskatzea.

Beraz, deialdi hau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Gasteizko Artium Museoaren eta Euskal Herriko dantza profesionalen elkartearen –ADDE- arteko lankidetzaren emaitza da.

Artium Museoko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako hautaketa-prozesua ebaztea.

Eskabideak aurkezteko epe: 2020ko irailaren 10 arte

Balorazio-batzordearen osaera eta bilera

Deialdearen oinarri osoak ikusi  Deialdiaren eskaera-orria  

Dantzan Bilaka 01 web

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand