LORATEGItik abiatuta: artearen istorioa(k) Euskal Herrian

Hasiera: Azteazkena, 2020(e)ko Uztailaren 01a

Amaiera: Igandea, 2020(e)ko Abuztuaren 30a

Udazkeneko bisita eta ibilbide gidatuen programa

LORATEGItik abiatuta proiektua hainbat bisita osagarriz osatuta dago, besteak beste arte ikastaro informal bat, erakusketa aretoan bertan, Museora ikuspegi berrien bitartez hurbiltzeko gonbita egiten duena.

Bisita gidatuen programa berri honekin hiru ibilbide sail proposatzen dira. Horien bitartez Euskadiren testuinguru sozialaren eta artistikoaren lau belaunaldi aztertzen dira, hain zuzen ere 70eko hamarraldiaren erdialdetik gaur egun artekoak.

Asteazkenero 18:00etan eta larunbatero eta igandero 12:30ean eta 17:30ean
Sarrera doan. Iraupena zenbatetsia: ordu 1
Aukeratu etorri ahalko duzun datak eta deitu zure ibilaldiak erreserbatzeko. Edukiera mugatua. Informazioa eta erreserbak 945 208 020 telefonoan

Iragana, oraina eta etorkizuna. Istorio(ak), eraikitzen ari den Bilduma batetik abiatuta

Lehenengo ibilbide saila Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian 1977-2002 aldian erakusketaren ingurukoa da, eta Gema Intxausti, Juan Luis Moraza eta Elena Mendizabal artisten banakako erakusketetan barrena luzatzen da.

3 bisita bereziko sail horren barruan, LORATEGItik abiatuta programak, alde batetik, demokraziarako trantsizioaren garaian hasten den ibilbidea proposatzen du, hau da, Museoaren bildumako funtsen lehenengo tarteari dagokio. Aldaketa politiko, sozial eta ekonomiko handiko garaia izan zen inondik ere, eta horrek, nahitaez, eragina izan zuen artean, esate baterako artistek izan zuten konpromisoan eta kultura instituzionalizatzeko prozesuetan.

Bigarren ibilbideak orainari begiratzen dio, globalizazioaren testuinguruari, zeinetan agertu baitira hainbat kontzeptu berri, hala nola deslokalizazioa, tertziarizazioa edo prekarietatea, eta zeinetan aldatzen ari baitira, halaber, artisten lan egiteko moldeak. Koaderno batean nahiz ordenagailuan sar daiteke estudio bat. Garai honek bereizgarri ditu maila globalaren eta maila lokalaren arteko tentsioak eta orainaldiko ziurgabetasuna, eta artelanak agertzea horiek ikertzeko eta errealitatea modu kritikoan adierazteko baliabide eraginkor modura.

Euskadiko artearen arloko jardunei eta testuinguruari eskainitako sail honetako hirugarren ibilbideak etorkizunari begirako gogoeta proposatzen du, ezinbestean loturik COVID-19aren krisiaren ondoriozko mundu mailako emergentzia egoerari. Hain zuzen ere, etorkizun utopiko edo distopiko bat pentsatzea proposatzen du, eta elkarrizketa egitea arteari, artistei eta kultura erakundeei etorkizun horren eraikuntzan dagokien egitekoari buruz.

Beste istorio(ak). Praktika artistikoak eta feminismoak Euskal Herriko testuinguruan

LORATEGItik abiatuta bisiten programak arreta berezia jarri nahi du, halaber, mugimendu feministan eta mugimenduak artearen jardunetan izandako eraginean. Bi bisita aldi berean bereizi baina elkarren osagarri biltzen ditu sail honek, eta jarduera artistiko eta pentsamendu feministen arteko bidegurutzeetara eramango gaitu, ikuspegi historikotik; ikuspegi horri jarraitzen diote, hain zuzen ere, Zeru bat, hamaika bide erakusketak eta Laura Vallések komisariatutako A través de la Arena erakusketak.

Era berean, ibilbidean geldialdia egingo da Gema Intxausti (Gernika-Lumo, 1966) eta Elena Mendizabal (Donostia, 1960) artisten lanari eskainitako banakako bi erakusketa garrantzizkotan, baita Museoko hainbat espaziotan erakusgai dauden Bildumako honako obra hauetan ere: Lipsticks (2002), Ana Laura Aláezena (Bilbo, 1964), Hojas de eucaliptus (1994), Cristina Iglesiasena (Donostia, 1956) eta Sin título (1999), Maider Lópezena (Donostia, 1975).

Ibilbide monografikoak

Azkenik, aipatu beharra dago LORATEGItik abiatuta ekimenak barne hartzen duela Elena Mendizabal. Eskultura, Juan Luis Moraza. Gordailua 1987-1988 eta Gema Intxausti. Jendetzaren erdian, atxiloketari begira erakusketen bisita monografikoen ohiko eskaintza. 

LORATEGItik abiatuta programaren egutegia

Aukeratu etorri ahalko duzun datak eta deitu zure ibilaldiak erreserbatzeko. Edukiera mugatua. Informazioa eta erreserbak 945 208 020 telefonoan

Iragana, oraina eta etorkizuna. Istorioa(k), eraikitzen ari den Bilduma batetik abiatuta

1. ibilbidea. Iragana

  • Urria: larunbata, 3, 12:30ean; asteazkena, 14, 18:00etan; larunbata, 24, 17:30ean, eta larunbata, 31, 17:30ean
  • Azaroa: asteazkena, 4, 18:00etan; larunbata, 14, 17:30ean; asteazkena, 25, 18:00etan
  • Abendua: larunbata, 5, 12:30; larunbata, 12, 17:30ean, eta larunbata, 26, 17:30ean  

2. ibilbidea. Oraina

  • Urria: larunbata, 3, 17:30ean; larunbata, 17, 12:30ean, eta igandea 25, 12:30ean
  • Azaroa: igandea, 1, 12:30ean; larunbata, 7, 12:30ean; asteazkena 18, 18:00etan, eta larunbata, 28, 12:30ean
  • Abendua: larunbata, 5, 17:30ean; igandea, 13, 12:30ean, eta igandea, 27, 12:30ean

3. ibilbidea. Etorkizuna

  • Urria: igandea, 4, 12:30;ean; larunbata, 17, 17:30ean, eta igandea, 25, 17:30ean
  • Azaroa: igandea, 1, 17:30ean; larunbata, 7, 17:30ean; larunbata, 21, 12:30ean, eta larunbata, 28, 17:30ean
  • Abendua: igandea, 6, 12:30ean; igandea 13, 17:30ean, eta igandea 27, 17:30ean.

Beste istorio(ak). Praktika artistikoak eta feminismoak Euskal Herriko testuinguruan

1. ibilbidea. Hutsunean igeri egindakoak

  • Urria: asteazkena, 7, 18:00etan, eta asteazkena, 21, 18:00etan;
  • Azaroa: igandea, 8, 12:30ean; larunbata, 21, 17:00etan, eta igandea, 29, 12:30ean;
  • Abendua: igandea, 6, 17:30ean, eta larunbata, 19, 17:30ean

2. ibilbidea. Praktika artistikoak eta feminismoak gaur

  • Urria: igandea, 11, 17:30ean, eta larunbata, 24, 12:30ean;
  • Azaroa: igandea, 8, 17:30ean; igandea, 22, 12:30ean, eta igandea, 29, 17:30ean;
  • Abendua: asteazkena 9, 18:00etan, eta igandea, 20, 17:30ean

Monografikoak

1. monografikoa. Gema Intxausti. Jendearen artean, atxiloketari begira

  • Urria: igandea, 4,  17:30ean; larunbata, 10, 17:30ean ; igandea, 18, 17:30; larunbata, 31, 12:30ean
  • Azaroa: asteazkena, 11, 18:00etan; larunbata, 14, 12:30ean; igandea, 15, 12:30ean

2. monografikoa. Moyra Davey. Lanak / Obras / Works

  • Urria: larunbata, 10, 12:30ean; igandea, 11, 12:30ean; igandea, 18, 12:30ean; asteazkena, 28, 18:00etan
  • Azaroa: igandea, 15, 17:30ean; igandea, 22, 17:30ean;
  • Abendua: asteazkena, 2, 18:00etan; larunbata, 12, 12:30ean; asteazkena, 16, 18:00; larunbata, 26, 12:30ean

3. monografikoa. June Crespo. Helmets

  • Abendua: igandea, 6, 12:30ean; larunbata, 19, 12:30ean; igandea, 20, 12:30ean; asteazkena, 23, 18:00etan

Aurreko edizioak +

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand