JAI Jardun Artistikoen Institutua ikasketa-programa

Hasiera: Azteazkena, 2020(e)ko Uztailaren 01a

Zure lan-prozesua definitzen duen zein ezagutza praktiko zaragai beste pertsona batzuei transmititzeko?

Tutoreak: Ibon Aranberri, Asier Mendizabal, Itziar Okariz

Gobidatutako irakasleak: Katinka Bock+Thomas Boutoux, June Crespo, Moyra Davey, Jon Mikel Euba, Kobe Matthys-Agency, Lily Reynaud Dewar, Camila Sposati eta Zbynëk Balandran.

Jarduera Artistikoen Institutuaren (JAI) ikasketa-programa Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak (Donostian) eta Artiumek, Euskadiko Arte Garaikidearen Euskal Museoak (Gasteizen), sustatutako ekimena da. Bi erakunde sustatzaileek aitortza egiten diote horrela Euskal Herriko testuinguruan sustraitua dagoen arte garaikideari lotutako ezagutza-transmisiorako tradizio bereziari, hots, inguruko testuinguruan, premisa esperimentalak jarraituz garatu izan dire proiektu pedagogikoei. Ezagutza honek, besteak beste, artearen funtzio sozialari buruzko eztabaidarako jarrera eta praktika materialari buruzko etengabeko elkarrizketa batzen ditu.

Aurrekari hauetatik abiatuz, JAIren 2020ko edizioa udako eskola gisa aurkezten da, elkartruke horiek garatzeko gune/espazio bat ezartzeko bokazioarekin. Hori horrela, programak jatorri oso ezberdineko ahots profesionalen ekartzen ditu, praktika artistikoak mundu garaikideari begiratzeko duen ahalmena identifikatzeko eta haien lengoaien erabilerari buruzko harreman kritikoa ezartzeko gai direnak. Jakinik artera iristeko beste modu batzuk aldarrikatzeak berekin dakarrela ezagutza-modu ugariri arreta jartzea, eta, inolako bokaziorik gabe gaitasunak pilatzeagatik edo espezializazioren baten aitzindaritza bilatzeagatik, ikasketa-programa honen helburua prozesu eta metodologia artistikoetan formaren eta edukiaren, subjektibotasunaren eta materialtasunaren, eta pertzepzioaren eta pentsamenduaren artean sortzen diren harremanei balioa ematea da.

Premisa sistematiko bati jarraituz definitzen dira JAIko irakasleak: proiektua sustatzen duten erakundeek beren erakusketa-programetan parte hartzen duten artistei JAI programan irakasle izateko egiten dieten gonbidapena. Erabaki hori esparru instituzional batean gertatzen diren harreman profesionalak testuinguru hurbilera zabaltzeko nahitik sortu da, eta, hori egitean, ezagutzaren ekoizpenean eta transmisioan sakondu nahi izan da, euskal testuinguruko artisten eta nazioartean dabiltzan beste batzuen arteko trukerako espazio bat eraikiz.

Premisa horietatik abiatuta, irakasle izateko gonbidatutako pertsona bakoitzari egindako galdera beraren inguruan egituratzen da JAI: zure lan-prozesua definitzen duen zein ezagutza praktiko zaragai beste pertsona batzuei transmititzeko? Galdera horren erantzunak metodologia jakin bat onartzen du kasu bakoitzean, eta erantzun horien baturak, ariketa, tailer edo ad hoc proposatutako beste topaketa batzuen bidez, eskolan lanean emandako lehen 8 asteetan garatzen den programa pedagogikoa osatzen du.

Asteko saio horiez gain, JAI tailerreko gune bat da, ikaskuntza artistikoaren alderdi berezi eta zehatzak jorratzeko, eta tailerrean ematen diren prozesuen garrantzia azpimarratzen duen metodologia esperimentala aztertzen du.

Ikasketa-programa baliabide bat da, zeinak aukera ematen duen jarduera artistikoari, hizkuntzetarako beste sarbide batzuk errazteko duen gaitasunari eta horiek sortzen dituzten subjektibazio-formei buruzko elkarrizketak zabaltzeko. Planteatutako mekanika programaren parte den artista bakoitzak prozesu horien ikuspegi berezia eskaini dezan eragiteko diseinatuta dago, eta horrek tailerraren espazioan ehuntzen diren harremanek eta irakasleek une eta egoera bakoitzean garatzen dituzten praktika zehatzek zeharkatzen duten metodologia eraikitzen du. Egiteko modu honen helburua da parte-hartzaileen proposamenen eta lanen garapen kritikoa sustatzea. Ildo horretan, proposamenak azpimarratzen du garrantzitsua dela parte-hartzaile bakoitzari esleituko zaion tailerrean egin beharreko lana. Partekatutako espazioa izango da, eta programako tutoreek tutoretza indibiduala egingo dute.

Ikasketa Batzordea: Ibon Aranberri, Oier Etxeberria, Beatriz Herráez, Asier Mendizabal, Itziar Okariz.
Koordinazioa: Ane Agirre, Iker Fidalgo
Koordinazioa Artiumen: Yolanda Egoscozábal
Antolatzaileak: Tabakalera KGNZ, Donostia / Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa Artium, Vitoria-Gasteiz

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand