Bideo-lantegiak

Etxean denbora asko ematen dugun, ikastetxeak itxita dauden eta museoek ikasleentzat eta familientzat antolatzen dituzten jardueretan parte hartu ezin dugun honetan, Artium Museoak bideo-lantegi batzuk jarri ditu abian, etxean ondo pasatzeko. Arte garaikidearekin lotutako lantegiak dira, eta oso modu errazean eta material arruntekin egin daitezke

Astero hainbat eduki argitaratuko ditugu, adin-tarte eta eskola-maila desberdinetarako egokiak. Kontuan izango dugu interesatzen zaizuela dakigun guztia ere.

Eta, gainera, lantegiei jarraituz egindakoaren argazkiak eta bideoak loturak@artium.eus helbidera bidaltzera gonbidatzen zaituztegu. Horren sorta bat argitaratuko dugu gure webgunean eta gizarte-sareetan.

Gure Hezkuntza Sailaren proposamena da, eta #ArtiumMuseoKonektatua proiektuan txertatzen da.

Instagram • Facebook • Twitter

 

Aurkezpena

 

1. lantegia: Argi-laborategia

Argi eta itzalekin jolastu eta sortuko dugu. 2 urtetik gorako neska-mutilentzat. Artium Museoaren Hezkuntza Sailaren eta Noelia Tofé-ren (Sedena) proposamena.

 

2. lantegia: Erliebearen hastapenak

Argi eta itzalekin jolastu eta sortuko dugu. Lehen Hezkuntzako haurrentzat gomendatutako lantegia. Artium Museoaren Hezkuntza Sailaren eta Natalia Albéniz-en (Sedena) proposamena.

 

3. lantegia: Testuekin lanean

Testu batetik abiatuko gara, adibidez, irakurtzen ari zareten liburu baten esaldi bat. 10 urte gorago haurrentzat gomendatutako lantegia. Artium Museoaren Hezkuntza Sailaren eta Andrea Ríos-en (Sedena) proposamena. Lotutako erakusketa: Gema Intxausti. Jendetzaren erdian, atxiloketari begira.

 

4. lantegia: Performancea. Ibiliz egiten da bidea

3 urtetik gorago haurrentzat. Esther Ferrer-en 'Se hace camino al andar' izeneko performancean inspiratuko gara. Artium Museoaren Hezkuntza Sailaren eta Noelia Tofé-ren (Sedena) proposamena.

.

5. lantegia: Kamera iluna

6 urtetik gorago haurrentzat, heldu baten laguntzarekin. Argazki kamera baten barruan egotearen esperientzia izango dugu. Artium Museoaren Hezkuntza Sailaren eta Paula Ortiz-en (Sedena) proposamena.

6. ariketa: Perspektiba ariketa

Batxilergo Artistikoko ikasleentzat. Ihespuntuen perspektiba lantzea, marrazkietan sakonera-sensazioa emateko. Artium Museoaren Hezkuntza Sailaren eta Andrea Ríos-en (Sedena) proposamena.

7. lantegia: Elena Mendizabal artista inspiratutako lantegia

5 urtetik gorago haurrentzat, heldu baten laguntzarekin. Elena Mendizabal artista bezalako eskultura bat egitea, kartoia eta margoa erabiliz . Artium Museoaren Hezkuntza Sailaren eta Antton Goikoetxearen (Sedena) proposamena. Lotutako erakusketa: Elena Mendizabal. Eskultura

8. lantegia: Elena Mendizabal artista inspiratutako lantegia

Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleentzat. Itxialdiaren egunerokoa, lantegi dibertigarri bat etxean. Zer gertatzen da etxean? Eta kalean? Nola sentitzen gara? Artium Museoaren Hezkuntza Sailaren eta Natalia Albéniz-en (Sedena) proposamena.  Lotutako erakusketa: Gema Intxausti. Jendetzaren erdian, atxiloketari begira  

9. Bideo-lantegia: Puzzle-Collagea

Birziklatzeko materiala eraniliko dugu Elena Mendizabal-en obra bezalako formak sortzeko. Lehen Hezkuntzako haurrentzat. Artium Museoaren Hezkuntza Sailaren eta Azucena Mongeren (Sedena) proposamena. Lotutako erakusketa: Elena Mendizabal. Eskultura.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand