Eskualdea jarduerak

Hasiera: Larunbata, 14 Martxoa 2020

Atzeratua. Arabako Foru Aldundiak bultzatutako programa, Artiumen lankidetzarekin

Martxoaren 14an, larunbata, 18:00etan, Bastidan

Oharra
Prebentzio-neurri gisa, jarduera hau atzeratu egingo da berriz ezer esan arte.

Barkatu eragozpenak

Gorputza espazio batean traumatizatua. Oihane Amurrioren performancea

Oihane Amurrioren proiektuak gorputzaren bizitza-, emozio- eta arnasgune-espazioari aurre egiten dio bere ukazioarekin, irudi gisa, sentsazio baten euskarri, arkitektura baten elementu gisa jardutea proposatzen baitio. Pieza interpretazio askotara zabaltzen da, non lekuaren historia, kultur herentzia eta deialdiaren itxaropenak irakurketa bideratuz baitoaz. Iluntzean aktibatutako ekitaldi performatikoa, detailea sentsazio eta kontzeptu bihurtzen den unean, eta Bastidako elizako kanpaiak, beren soinu atabikoarekin, Nasim López-Palaciosek horretarako egindako musika elektronikoko pieza bat lagun dutela.

Espazioaren esperientziaren, argazkigintzaren eta performancearen bidez, Oihane Amurrio artistak bere nortasuna arakatzen du, artistaren rolaz eta egungo gizartean duen balioaz gogoeta egiten du. Amaitzean, solasaldi bat egongo da eta, bertan, artistarekin eztabaidatzeko aukera egongo da haren proposamenaren inguruan.

Martxoaren 14an, larunbata
Mugako San Andres Komentuaren aurriak, Bastida
Artista: Oihane Amurrio
Musika-lana: Nasim López-Palacios
Performerrak: Ainhoa Urme, Alex Do Carmo, Anzhelika Pankova, Itxaso Sáncez, Jon Ander Muñoz, Nasim López-Palacios, Samuel Garnica eta Thais Martínez.

Autobus-zerbitzua
Irteera: Bilbo, Moyua plaza Ercilla kalearekin, 16:00etan.
Geldialdia Gasteizen, Frantzia kalea 24, 17:00etan.
Irteera: Bastida, 20: 00etan.
Geldialdia Gasteizen, Frantzia kalea 24, 20:30ean.
Geldialdia Bilbon, Moyua plaza, 21:30ean.
Doako autobus-zerbitzua, aldez aurretik izena emanda, posta elektronikoz, helbide honetara: eskualdea@gmail.com, izen-abizenak eta autobusa hartuko den herria adieraziz.

Eskualdea Ekoizpena programari buruz  

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand