Artistak gurean: Esther Ferrer

Hasiera: Azteazkena, 18 Martxoa 2020

Amaiera: Azteazkena, 18 Martxoa 2020

Atzeratua. Bildumako artistak gertutik ezagutzeko eta haien lan-prozesuak ezagutzeko programa

Hilean behin, gutxi gorabehera ordu eta erdiko saioetan, sormen-prozesuari ekiteko modua azaltzen dute artistek, eta obra edo proiektu esanguratsuak aurkezten dituzte. Ondoren, solasaldiak erakusketa-aretoan edo Museoko biltegietan jarraitzen du, ikusgai dagoen lanaren edo lanen aurrean. Topaketa-formatu horrek aukera ematen dio bertaratutako publikoari sortzaileekin elkarreraginean aritzeko, elkarrizketa eta ideia- eta ezagutza-trukea erraztuz, zuzeneko harremanaren bidez artista parte-hartzaileen lanerako sarbidea eskainiz eta, aldi berean, euskal eta espainiar artearen sorkuntza garaikidea eta lan adierazgarriak sakonago ezagutuz.

Oharra
Prebentzio-neurri gisa, jarduera hau atzeratu egingo da berriz ezer esan arte.

Barkatu eragozpenak

Esther Ferrer

Martxoaren 18an, asteazkena
Emanaldi aretoan, 19:00etan.
Doako sarbidea. Plaza mugatuak

Esther Ferrer (Donostia, 1937) erreferentziazko irudia da nazioartean. Performancea, eskultura eta instalazioa lantzen ditu, eta ospe handiko guneetan erakutsi ditu bere lanak, hala nola, Reina Sofía Arte Zentro Museo Nazionalean (Madril), Pompidoun (Paris), Rio de Janeiroko Arte Ederren Museoan, Roskildeko Arte Garaikidearen Museoan (Danimarka) eta Guggenheim Bilbaon. Arte Plastikoen Sari Nazionala eskuratu zuen 2008an, Gure Artea saria 2012an, eta Velázquez 2014an.
Artium Museoak Esther Ferrerri buruzko Lau mugimendutan erakusketa aurkeztu zuen 2011n, eta bildumaren funtsei buruzko Zeru bat, hamaika bide: praktika artistikoak Euskal Herrian 1977-2002 aldian erakusketa berriaren parte da haren obra.
Acciones corporales (1975) obra gehitu zitzaion Museoaren bildumari 2019an.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand