Artistak gurean: Gema Intxausti

Artistak gurean: Gema Intxausti Irudia: Izenik gabe, 2016. Fotomatoia. Artium Museoaren Bilduma

Hasiera: Azteazkena, 12 Otsaila 2020

Bildumako artistak gertutik ezagutzeko eta haien lan-prozesuak ezagutzeko programa

Hilean behin, gutxi gorabehera ordu eta erdiko saioetan, sormen-prozesuari ekiteko modua azaltzen dute artistek, eta obra edo proiektu esanguratsuak aurkezten dituzte. Ondoren, solasaldiak erakusketa-aretoan edo Museoko biltegietan jarraitzen du, ikusgai dagoen lanaren edo lanen aurrean. Topaketa-formatu horrek aukera ematen dio bertaratutako publikoari sortzaileekin elkarreraginean aritzeko, elkarrizketa eta ideia- eta ezagutza-trukea erraztuz, zuzeneko harremanaren bidez artista parte-hartzaileen lanerako sarbidea eskainiz eta, aldi berean, euskal eta espainiar artearen sorkuntza garaikidea eta lan adierazgarriak sakonago ezagutuz.

Gema Intxausti

Otsailaren 12an, asteazkena
Emanaldi aretoan, 19:00etan.
Doako sarbidea. Plaza mugatuak

Hiru bider jaso du Gure Artea saria (eskulturakoa, 1988an eta 1991n; eta ibilbide osoarena, 2018an), eta bakarkako erakusketen artean aipagarriak ditu, besteak beste, ...Meanwhile... rapture (Rekalde Aretoa, Bilbo, 2014) eta Parallel Boulevard (La Taller, Bilbo, 2014). Talde erakusketei dagokienez, Arenzana, Imaz, Intxausti, Montón, Peral (CICC Tabakalera, Donostia, 2016), Suturak: cerca a lo próximo (San Telmo Museoa, Donostia, 2013) eta Después del 68: arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 (Bilboko Arte Ederren Museoa, 2018) ditu azpimarratzekoak.
Artium Museoan Jendetzaren erdian, atxiloketari begira, otsailetik aurrera, erakusketa aurkeztuko da.

Erakusketari buruz 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand