Euskal literatura eta artea uztartzeko irakurle taldearen beste saio bat egingo da Mikel Ayerbe bide-erakusle dugula.
Proposatutako liburua irakurri ondoren, eta koordinatzailearen laguntzarekin, parte-hartzaileek beren gogoetak partekatu, eta liburuaren eta artearen arteko loturak aztertu eta azaleratu ahal izango dituzte. Saioek ordu eta erdi inguruko iraupena izango dute eta berezitasun nagusi bat, liburuaren idazleek ere parte hartuko dutela, betiere saioaren bigarren zatian.
Hurrengo saiorako proposatutako liburua Harkaitz Canoren Twist da (2011).Parte hartzeko derrigorrezkoa da liburua irakurri izatea.
Abenduaren 12an, osteguna, 19:30ean
Doako jarduera
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20