2014an, San Telmo Museoak eta Artiumek Suturak. Cerca a lo próximo erakusketa antolatu zuten. Xabier Sáenz de Gorbea izan zen erakusketaren komisarioa eta bere heriotza medio, aurreikusita zegoen katalogoa ezin izan genuen argitaratu. Urte batzuk pasa dira, baina Xabierren azken proiektu handia izan zen erakusketa haren katalogoa burutu nahi izan dugu, bere oroimenez.
Egun horretan, San Telmo Museoko eta Artiumeko zuzendarien ongietorriaren ondoren, mahai inguru batean parte hartuko dute Juan Luis Moraza eta Maider López artistek, Artiumeko kontserbatzaile eta erakusketan Xabierren komisariokide izandako Enrique Martínez-ek moderatuta.
Mahai inguruaren ondoren, klaustroan ardo bat hartzeko aukera izango dugu.
San Telmo Museoa. Donostia-San Sebastián
Urriaren 29an, asteartea, 19:00etan
Doako jarduera. Toki mugatua