Irudikak hirugarren edizioa izango du aurten Artiumen, eta ilustrazio profesionalari eskainitako hiru egun proposatzen ditu. Aurtengo edizioan Hego Korearekin, Erresuma Batuarekin eta Argentinarekin lotura duten hizlariak ekarriko ditu Vitoria-Gasteiza. Herrialde horietan liburuaren eta ilustrazioaren nazioarteko azoka garrantzitsuak egiten dira, lurralde bakoitzeko joerak ezagutaraziz. Ostegunean —ilustrazioaren Sektore Paraleloei eskainia— Javier Mariscal, Lyona eta Cristóbal Balenciaga Fundazioa izango ditugu gurekin, besteak beste, zinema, bideoklipak eta moda interesatzen zaizkion jendeari zuzendutako arratsaldean.
Hitzaldiak, mahai inguruak, networkingerako guneak, hitzordu profesionalak, bilerak eta ilulstrazioa erruz aurkituko ditu bisitariak Irudika 2019n.
Gorde lekua ondoko gunean: www.irudika.eus
Argibide gehiago nahi izanez gero: info@irudika.eus