Ikastaroa: Begirada feminista

Hasiera: Larunbata, 16 Azaroa 2019

Amaiera: Igandea, 17 Azaroa 2019

Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan

Zuzendariak: Xabier Arakistain eta Lourdes Méndez
2019ko azaroaren 16an eta 17an

Doako jarduera. Izena ematea derrigorrezkoa da

Artium museoak Begirada feminista: ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan ikastaroaren hamabigarren edizioa antolatu du. Xabier Arakistain arte komisarioak eta Lourdes Mendez UPV/EHUko arte antropologian katedradunak zuzentzen dute ikastaroa, eta hainbat herrialde, diziplina eta belaunalditako hizlariak biltzen ditu urtero, ikuspegi feministetatik, artearen alorrean aztertzen edo esku hartzen dutenak.

Ikuspegi horiek, emakumeen diskriminazioa, zapalkuntza eta esplotazioa salatzeko eta borrokatzeko, sexuaren kategoriak gizartea, begirada, hizkuntza, artea, eremua eta erakundeak egituratzen dituela adierazten dute, dimentsio estetiko eta politikoak uztartuz. Era berean, ikuspegi feministek bizi diren gizarteetan indarrean dauden sexu, etnia eta klaseko gizarte-harremanen sarean aztertzen dituzte artistak, eta, hori egitean, artistek eta haien artelanek artean lortutako ospe desorekatuaren arrazoiak argitzen dituzte.

Ikastaro honek publiko zabal bati artearen arloko artista eta teorialari feministen ekarpen nagusien panoramika bat proposatzen dio, gaur egun aurre egin behar zaien arazo teoriko eta politikoak azpimarratuz, joera androzentriko eta etnozentrikorik gabeko artea eta ezagutza lantzen eta zabaltzen jarraitzeko.

Beteta. Itxaron zerrenda ireki da.

Online-ko izen-ematea  Izen-ematea telefonoz: 945 20 90 20

Ikastaroaren programa jaitsi 

 

Programa

Azaroaren 16an, larunbata
10:30ean. Ikastaroaren zuzendari Xabier Arakistain eta Lourdes Méndezen aurkezpena
11:00etan. Hitzaldia: Maria Zambrano. Artea idaztea, pentsatzea. Rosa Rius, Bartzelonako Unibertsitateko ohorezko irakaslea
12:30ean. Atsedenaldia
13:00etan. Elena Mendizabal artistaren eta Beatriz Herráez Artiumen zuzendariaren arteko elkarrizketa
14:30ean. Atsedenaldia
16:30ean. Hitzaldia: Ahizpatasuna eta arte feminista. Amy Tobin, Cambridgeko Unibertsitateko Artearen Historia Saileko irakaslea eta Kettle 's Yardeko komisarioa
18:00etan. Atsedenaldia
18:30ean. Hitzaldia. Horma bat altxatzea: Estasia. Monica Bonvicini, artista eta Eskultura irakaslea Berlingo Arte Ederretako Unibertsitatean
20:00etan. Eguneko jardunaren amaiera

Azaroaren 17an, igandea
11:00etan. Hitzaldia: Feminismoaren bigarren bolada eta artearen arbuioa: italiar estiloa. Giovanna Zapperi, artearen historialaria eta arte garaikidearen historiako irakaslea Tourseko Unibertsitatean
12:30ean. Atsedenaldia
13:00etan. Hitzaldia: Dolu-komisariotza. Memoria, mina eta erresistentzia feminista suspertzailea. Elke Krasny, Arte eta Hezkuntza irakaslea Vienako Arte Ederren Akademian
14:30ean. Atsedenaldia
16:00etan. Sanja Iveković artistaren bideoen proeikzioa
16:30ean. Hitzaldia: Nire bizitza bikoitza artista feminista gisa. Sanja Iveković, artista
18:00etan. Ikastaroaren amaiera

Online-ko izen-ematea  Izen-ematea telefonoz: 945 20 90 20

 

Hizlariak

Rosa Rius

Elena Mendizabal egialde

Beatriz Herráez diéguez

Amy Tobin

Mónica Bonvicini

Giovanna Zapperi

Elke Krasny

Sanja Iveković

Xabier Arakistain

Lourdes Méndez

Online-ko izen-ematea  Izen-ematea telefonoz: 945 20 90 20

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand